- Euskadiko GGKEen Koordinakundeak Ezohiko Batzar Orokorra egin zuen abenduaren 4an, ostegunean, bere Gobernu Batzordeari eta ordezkaritza-guneei buruzko bozketa bana egiteko.
- Sonia Gonzalez Martinek (Bakea eta Elkartasuna) bere gain hartuko du hutsik zegoen lehendakariordetza, eta Monica Gonzalez Llamazaresek (BLB-ACPP) idazkaritza, Gobernu Batzordetik atera den Mary Tere Guzman Bonillaren (Alboan) ordez.
- Halaber, euskal hezkuntza sisteman eragiteko asmoz Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren arloan egindako ikerketa ere aurkeztu zen Batzarrean.
Abenduaren 5ean, ostegunean, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak Ezohiko Batzar Orokorra egin du, ekainean egindako Batzar Orokorrean geneukan nazioarteko testuinguru oso antzeko batean; hain zuzen ere, lankidetzarako oztopoz beteriko testuinguru batean: murrizketa handiak lankidetza politiketan, espazio zibikoaren itxiera…
Euskal testuinguruari dagokionez, oraindik ere, Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Legea gauzatzea da erronkarik handiena, bai eta 2026rako aurrekontu-eztabaidaren esparruan euskal alderdi eta erakundeek hartutako konpromisoak betetzea ere. Izan ere, lankidetzara bideratutako partiden ehunekoen jaitsiera izan da nagusi aurrekontu-proiektuetan.
«Aurrekontu panorama» horren aurrean, Koordinakundeak harreman bira bat egin du azken hilabeteetan euskal erakundeetan ordezkaritza duten alderdi nagusiekin, udaletatik Eusko Legebiltzarreraino. Bilera horietan, «nazioarteko lankidetzaren eta elkartasunaren aldeko apustu sendoa» eskatu dugu.




















Gobernu Batzordearen berritzea
Testuinguru horri eta Koordinakundearen plangintza estrategikoaren egokitasunari buruz hausnartzeaz gain, batzarrak bi aldaketa onartu ditu Gobernu Batzordean (Koordinakundearen zuzendaritza organoa hainbat GGKEtako ordezkariz osatuta dago): alde batetik, ekaineko Batzar Nagusitik hutsik zegoen lehendakariordetza bere gain hartuko du Sonia Gonzalez Martinek (Bakea eta Elkartasuna); eta, bestetik, Monica Gonzalez Llamazares (BLB-ACPP) izango da idazkari berria, Mary Tere Guzmanen (Alboan) ordez.
Eskerrak eman nahi dizkiogu Mary Tereri, azken urteotan Koordinakundeari egindako ekarpenagatik. Eta eskerrak eman nahi dizkiegu Sonia eta Monicari urrats bat aurrera emateagatik, erantzukizun handiagoa hartuz eta erakundea indartuz.
Beraz, Batzar Orokorraren ondoren, pertsona hauek osatuko dute Euskadiko GGKEen Koordinakundearen Gobernu Batzordea:
- Lehendakaria: Nerea Uriarte, Garabide Elkartea
- Lehendakariordea: Sonia Gonzalez Martin, Bakea eta Elkartasuna
- Idazkaritza: Monica Gonzalez Llamazares, Bakerako Lankidetza Batzarrea (BLB-ACPP)
- Diruzaintza: Susana Piera, Mugarik Gabe
- Arabako ordezkaria: Enrique GarcÃa RuÃz de Galarreta, IngenierÃa para la Cooperación – Lankidetzarako Ingeniaritza ICLI
- Bizkaiko ordezkaria: Ricardo Fernández, Medicusmundi Bizkaia
- Gipuzkoako ordezkaria: Iñigo Odriozola, Tau Fundazioa
Ordezkaritza Lankidetzarako Euskal Kontseiluan
Bestalde, Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Kontseiluko ordezkariak berritzea ere bozkatu du batzarrak. Horretarako, Koordinakundeko hainbat GGKEtako lau kide izendatu ditu (guztira, Koordinakundeak euskal GGKEetako bederatzi ordezkari izendatzen ditu):
- Silvia Felipe González, Intered
- Claudia Astorqui Peña, Manos Unidas
- Antonio Montoro Carmona, Mundubat
- Mary Tere Guzmán Bonilla, Alboan
Garapenerako lankidetzako Euskadiko eragileen ordezkaritza organo paritarioa da kontseilua, bai erakundeena, bai gizarte zibilarena. Bere eginkizunen artean daude garapenerako euskal lankidetza publikoaren arloan proposamenak egitea, irizpena ematea eta jarraipena egitea.
Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzako ikerketa
Batzarraren ardatz nagusi izan diren bozketez gain, espazioak balio izan du, halaber, Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza (EpTS) hezkuntza formalean indartzeko eta, horrela, euskal hezkuntza sisteman eragiteko azken hilabeteetan egin den ikerketa aurkezteko.
83 GGKE Koordinakundean
Azkenik, hainbat arrazoi direla medio, Tercera Edad para el Tercer Mundo – Hirugarren Adina Hirugarren Mundurako GGKEak baja eskatu du. Beraz, Euskadiko GGKEen Koordinakundea garapenerako gobernuz kanpoko 83 erakundek osatzen dute gaur egun. Eskerrak eman nahi dizkiegu proiektu komun honi eskaini dioten dedikazioagatik eta denboragatik.



