Idazkaritza

Mónica González Llamazares | Bakerako Lankidetza Batzarrea (BLB/ACPP)

«BLB/ACPPko kide garen aldetik, funtsezko esparru kolektibo honetan parte hartzen dugu sektorea indartzeko, komuna dena zaintzeko eta lankidetza koherenteagoa, eraldatzaileagoa eta benetako eragina duena eraikitzeko, lan partekatutik eta erantzunkidetasunetik abiatuta»

Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna da, eta komunikazioan, gatazka armatuetan eta nazioarteko lankidetzan espezializatuta dago. 10 urtetik gorako ibilbide profesionala du lankidetzari, Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzari eta ekintza humanitarioari lotuta. BLB/ACPPren ordezkaria da Euskadin eta Nafarroan, eta honako eginkizun hauek betetzen ditu: koordinazio estrategikoa eta lurraldekoa, taldeen eta proiektuen kudeaketa, sareko lana eta eragin politikoa; betiere zeharka txertatuz giza eskubideen ikuspegia eta begirada feminista.