LAN-ESKAINTZA: GIZARTE-ERALDAKETARAKO HEZKUNTZA-TEKNIKARIA 2024

LAN-ESKAINTZA: GIZARTE-ERALDAKETARAKO HEZKUNTZA-TEKNIKARIA 2024

Kargua: GIZARTE-ERALDAKETARAKO HEZKUNTZA TEKNIKARIA

Deitzaile: MEDICUSMUNDI GIPUZKOA

Aurkezteko epea: 17/06/24

ZEREGINAK:

  • Gizarte-eraldaketarako hezkuntzako proiektuak eta ekintzak garatzea.
  • Proiektuen jarraipena eta ebaluazioa. Finantza-erakundeentzako jarraipen tekniko-finantzarioaren txostenak egitea.
  • Proiektu berriak identifikatu eta formulatzea eta hainbat finantzatzaileri aurkeztea.
  • Elkartearen euskarrietarako eduki elebidunak sortzea: medicusmundi gipuzkoaren web-orriak eta sare sozialak.
  • Medicusmundi gipuzkoaren beste arlo batzuei laguntzea.

BETEBEHARREKOAK:

  • Unibertsitateko prestakuntza, hezkuntza-zientzietan lehentasunarekin.
  • Euskara jakitea, ahoz zein idatziz. EGA, C1 edo baliokidea.
  • Antzeko lanpostuan eta proiektu-zikloaren kudeaketan izandako esperientzia.
  • Lankidetzari eta generoari buruzko prestakuntza.

BALORATUKO DA:

  • Ingelesa jakitea.
  • Euskal administrazio publikoaren deialdien ezagutza.
  • Euskarri desberdinetarako edukiak sortzeko gaitasuna.
  • Ekimena eta sormena.
  • Taldean lan egiteko gaitasuna.
  • Medicusmundin edota bestelako elkarteetan boluntario gisa ibili izana.

BALDINTZAK:

  • Ordezkapen-kontratua: 11 hilabeteko iraupena.
  • Medicusmundi gipuzkoaren baremoaren araberako ordainsaria.
  • Lanaldi osoa (35 ordu astean).
  • Lan-hastea 2024ko iraila.

AURKEZPENA ETA AUKERAKETA:

  • Interesa duten pertsonek Curriculuma eta motibazio-eskutitza gipuzkoa@medicusmundi.es helbidera bidali beharko dute.
  • Aurkezteko azken eguna: 2024ko ekainak 17

INFO+