Antzerki emanaldietarako kanpo-zerbitzuen kontratazioa

Antzerki emanaldietarako kanpo-zerbitzuen kontratazioa

Kargua: Kanpo-zerbitzuak

Deitzaile: InteRed Fundazioa

Aurkezteko epea: 10/04/26

KANPO-ZERBITZUEN KONTRATAZIOA «EL JUEGO DE TU VIDA» ANTZEZLANA INTERPRETATZEKO

InteRed hezkuntza eraldatzailearen aldeko apustua egiten duen GGKE bat da, pertsona guztien parte-hartze aktiboa eta konprometitua eragingo duena justiziaren, genero-berdintasunaren eta gizarte eta ingurumen jasangarritasunaren alde. Hainbat herrialde eta kulturatako pertsona eta erakundeekin lan egiten dugu, bereziki eskubide urratuenak dituztenekin, garapenerako lankidetza-ekintzak eginez Latinoamerikan, Afrikan eta Asian, bai eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzako ekintzak ere Estatuko ordezkaritzetan, hala nola Euskal Herrikoan, non bulegoak ditugun Bizkaian eta Gipuzkoan.

InteRed-ek Euskal Herrian duen ordezkaritzatik lan-ildo bat ezartzen ari gara, tokiko jarduera eraldatzaileak eta hausnarketa kritikoak ikuspegi intersekzionalarekin sustatzera bideratua, narratiba ez-hegemoniko berriak sortzeko, tradizionalki zaurgarriak izan diren kolektiboen, hala nola emakumeen eta biztanleria migratuaren, giza eskubideak sustatuko dituztenak. Esparru horretan, lan-prozesu berritzaile bati ekin zaio emakumeen eta emakumeen erakunde antolatuekin, diskurtso ukatzaileen, immigrazioaren aurkako diskurtsoen eta diskurtso antifeministen aurrean erabil daitezkeen narratiba berriak sortzeko.

Ekimen hau Erne! Hiritartasun Globalerako pentsamendu kritiko lokala eraikiz proiektuaren barruan kokatzen da. Egitasmoaren helburua da tokiko jarduera eraldatzaileak eta hausnarketa kritikoak sustatzea, ikuspegi intersekzionalarekin. Proiektu honen testuinguruan, 1. emaitzaren jarduera nagusietako bat da gazteen gaitasunak indartzea, eskubideen titular gisa, herritartasun globaleko narratibak eraikitzeko, aldarrikapen feministen eta migratzaileen eskubideen aurkako gorroto-diskurtsoen eta diskurtso negazionisten aurrean. Ildo horretan, El juego de tu vida obra antzeztuko da Euskal Autonomia Erkidegoko 5 udalerritan; horietatik, hiruk solasaldi bat izango dute emanaldiaren ostean.