GGKEen Koordinakundean Prestakuntza Plan bat egiteko laguntzarako erreferentziazko baldintzak
Kargua: GGKEen Koordinakundean Prestakuntza Plan bat egiteko laguntzarako erreferentziazko baldintzak
Deitzaile: Euskadiko GGKE-en Koordinakundea
Aurkezteko epea: 27/09/23
ERAKUNDE KONTRATATZAILEA
Euskadiko GGKEen Koordinakundea www.ongdeuskadi.org, 1988an eratua, Garapenerako Lankidetzaren eta Eraldaketa Sozialerako Hezkuntzaren alorretan lan egiten duten 83 erakundek osatzen dute.
Nagusiki, kide diren erakundeen ekintza koordinatzen jarduten dugu, lankidetza eta gure sektorea hobetze aldera, eta, funtsean, honako arlo hauetan:
– Garapenerako lankidetza kalitate onekoa izatea sustatzea, hala erakunde publikoetan nola pribatuetan, bai eta kide diren GGKEetan ere.
– Kide diren GGKEei laguntzea haien lanean zein haien ahalmen politikoak eta teknikoak sendotzen.
– Gure ingurunean eraldaketa soziala gauzatzen laguntzea, mundu-mailan ere aldaketak lortzeko.
JUSTIFIKAZIOA
Euskadiko GGKEen Koordinakundeak zenbait urte daramatza kide dituen erakundeen prestakuntza-beharrak aztertzen, eta Koordinakundearen lehentasun estrategikoekin zein kide diren erakundeetan eta finantziazioaz arduratzen diren erakundeetan hautemandako beharrekin bat datorren prestakuntza-programa bat gauzatzen. Jarduera horren guztiaren emaitza gisa, prestakuntza-programa bat sortu da, deskribatutako xede horiekin bat datorrena, baina nolabaiteko sistematizazioa eta planifikazioa eskatzen dituena.
XEDEA
Koordinakundeko lantalde teknikoaren laguntzarekin, xedea da sistematizazio metodologiko eta estrategikorako tresna bat sortzea Koordinakundearen prestakuntza-esparruan, erakundeen eta, oro har, lankidetzako eragileen artean hautemandako beharretan oinarrituta. Hori guztia kontuan hartuta prestakuntza-jarduerak, etorkizunean, ordenatutako plan koherente baten parte izan behar duela. Erakundearen prestakuntza-plan sinplea, beharretara egokitua, prestakuntza-prozesuetako parte-hartzea sistematizatzeko tresnak emango dituena, eta etorkizunera begira hobetzeko elementuak bilatuko dituena.
METODOLOGIA
Koordinakundearen azken prestakuntzei, lantegiei eta jardunaldiei buruzko informazioa bilduko da, bai eta erakundeek horietan izan duten parte-hartzeari buruzkoa ere.
Kide diren erakundeen prestakuntza-beharrak identifikatuko dira, eta finantziazioaz arduratzen diren eragileekin ere kontrastatuko da hori.
Identifikatutako beharren, sistematizatutako eskaintzaren eta Koordinakundearen lehentasun estrategikoen arteko koherentzia aztertuko da.
Etorkizunerako proposamenak jasoko dituen plan sistematizatu batean antolatuko da informazio hori guztia.
Prestakuntza-prozesuetan parte hartzeko tresnak ere sartuko dira.
TXOSTENA
Espero den amaierako produktua Koordinakundearen Prestakuntza Plan bat da.
KRONOGRAMA
Prozesua irailaren amaiera aldera hasiko da, eta lehenengo zirriborroak prest egon beharko du azaroaren 20a baino lehen. Amaierako lanak prest egon beharko du abenduaren 20a baino lehen.
ESKAKIZUNAK
Hauek izango dira hautatze-irizpideak:
Sektorearen eta GGKEen errealitatea ezagutzea.
Ezagutza edo esperientzia izatea prestakuntza-planen lanketan.
Aurretiko lan-esperientzia izatea GGKEekin.
Euskal GGKEen testuingurua eta lana ezagutzea.
EAE barruan joan-etorriak egiteko aukera izatea.
Genero-berdintasunari buruzko ezagutza eta sentsibilitatea izatea.
Euskaraz jakitea.
AURREKONTUA
Lizitazioaren gehieneko aurrekontua edo, hala badagokio, gastu adierazgarriarena, 2.700 € gordinekoa da, eta bertan sartuta daude prestazio hori zergapetzen duten zerga guztiak. Elkarrizketak egiteko egin beharreko joan-etorriak eta datu-bilketak eragindako bestelako gastuak ere sartuta daude.
ORDAINKETAK
Ordainketa legezko faktura bat aurkeztu ostean egingo da, honela:
% 50eko lehen ordainketa bat kontratua sinatzen den unean.
% 50eko bigarren ordainketa bat betetako datuak aurkezten direnean kontratuko baldintzei jarraikiz.
AURKEZPENA
Irailaren 27ra arte egongo da irekita proposamen teknikoa eta metodologikoa aurkezteko epea. Interesa duten pertsonek beren curriculuma eta informazio garrantzitsua bidali beharko dute honako helbide honetara: coordinadora@ongdeuskadi.org. Hau jarri behar da gaian: Ref. Acompañamiento Informe del Sector.