Erreferentziako baldintzak kide diren GGKEen errealitateari buruzko txostena lantzeko

Erreferentziako baldintzak kide diren GGKEen errealitateari buruzko txostena lantzeko

Kargua: Kide diren GGKEen errealitateari buruzko txostena, ikuspegi kualitatibotik” izeneko txostena lantzeko datu-bilketan laguntzeko erreferentziazko baldintzak.

Deitzaile: Coordinadora de ONGD de Euskadi

Aurkezteko epea: 27/09/23

Kide diren GGKEen errealitateari buruzko txostena, ikuspegi kualitatibotik” izeneko txostena lantzeko datu-bilketan laguntzeko erreferentziazko baldintzak.

ERAKUNDE KONTRATATZAILEA

Euskadiko GGKEen Koordinakundea www.ongdeuskadi.org, 1988an eratua, Garapenerako Lankidetzaren eta Eraldaketa Sozialerako Hezkuntzaren alorretan lan egiten duten 83 erakundek osatzen dute.

Nagusiki, kide diren erakundeen ekintza koordinatzen jarduten dugu, lankidetza eta gure sektorea hobetze aldera, eta, funtsean, honako arlo hauetan:

– Garapenerako lankidetza kalitate onekoa izatea sustatzea, hala erakunde publikoetan nola pribatuetan, bai eta kide diren GGKEetan ere.

– Kide diren GGKEei laguntzea haien lanean zein haien ahalmen politikoak eta teknikoak sendotzen.

– Gure ingurunean eraldaketa soziala gauzatzen laguntzea, mundu-mailan ere aldaketak lortzeko.

 

JUSTIFIKAZIOA

Euskadiko GGKEen Koordinakundeak zenbait urte daramatza kide dituen erakundeei buruzko datuak biltzen: zer herrialdetan lan egiten duten, zer motatako proiektuak egiten dituzten, zer finantziazio-iturri baliatzen dituzten proiektu horiek ezartzeko, zein dituzten lan-esparru nagusiak, erakundearen tamainari eta kontratupeko langileei eta boluntarioei buruzko datuak eta abar. Hain zuzen ere, datu horiek eguneratu egin behar dira, enpresa batek eskainitako plataforma baten laguntzaz. Eguneratze hori gauzatzeko, nahiz eta erakundeek beraiek bete beharreko datuak izan, laguntza eta jarraipena behar ditugu, Koordinakundeko kide diren 83 erakundeen datuak biltze aldera.

 

XEDEA

Koordinakundeko lantalde teknikoaren laguntzarekin, eta datuak iraultzen diren webgunea kudeatzen duen enpresaren laguntzarekin, “Sektoreko txostena” deritzona argitaratzen da. Aukeratua suertatzen den pertsonak jarraipena egin eta lagundu egin beharko du eskatzen zaionean, erakundeen aldetik datuak biltzeko lan horretan. Eskatzen zaionean, nahastea eragin dezaketen item jakinei buruzko zalantzak argitu beharko ditu, eta eskatzen diren datu batzuk non lor daitezkeen azaldu; azken batean, kasu batzuetan laguntza eman, eta beste batzuetan jarraipena egin, eskatutako datu guztiak biltzen direla ziurtatzeko.

 

METODOLOGIA

Hasieran mezu elektroniko bat igorriko da azalpen egoki guztiekin.
Behar denean, telefono bidezko jarraipena egin eta laguntza emango da inkesta betetzeko.
Kasu jakin batzuetan, agian on-line konexio espezifikoak egin beharko dira datuak betetzen laguntzeko, eta, kasu zailenetan, gerta daiteke GGKEetara bisita egin behar izatea ere.

TXOSTENA

Espero den amaierako produktua da gutxienez Koordinakundeko erakundeen % 80k inkestari erantzutea.

 

KRONOGRAMA

Lantalde teknikoak irailean (bigarren astea) igorriko du lehen inkesta, eta hirugarren eta laugarren asteetatik aurrera, eta urrian eta azaroan zehar, informazio guztia biltzen ahaleginduko gara (kasu askotan eguneratzea besterik ez da), abenduan zehar datuak webgunera irauli ahal izateko.

 

ESKAKIZUNAK

Hauek izango dira hautatze-irizpideak:

Sektorearen eta GGKEen errealitatea ezagutzea.
Aurretiko lan-esperientzia izatea GGKEekin.
Euskal GGKEen testuingurua eta lana ezagutzea.
EAE barruan joan-etorriak egiteko aukera izatea.
Genero-berdintasunari buruzko ezagutza eta sentsibilitatea izatea.
Euskaraz jakitea.

 

AURREKONTUA

Lizitazioaren gehieneko aurrekontua edo, hala badagokio, gastu adierazgarriarena, 2.500 € gordinekoa da, eta bertan sartuta daude prestazio hori zergapetzen duten zerga guztiak. Elkarrizketak egiteko egin beharreko joan-etorriak eta datu-bilketak eragindako bestelako gastuak ere sartuta daude.

 

ORDAINKETAK

Ordainketa legezko faktura bat aurkeztu ostean egingo da, honela:

% 50eko lehen ordainketa bat kontratua sinatzen den unean.
% 50eko bigarren ordainketa bat betetako datuak aurkezten direnean kontratuko baldintzei jarraikiz.

 

AURKEZPENA

Irailaren 27ra arte egongo da irekita proposamen teknikoa eta metodologikoa aurkezteko epea. Interesa duten pertsonek beren curriculuma eta informazio garrantzitsua bidali beharko dute honako helbide honetara: coordinadora@ongdeuskadi.org. Hau jarri behar da gaian: Ref. Acompañamiento Informe del Sector.