Babesa 4.7rako Ingurumen Inpaktuaren Plana egiteko Erreferentzia Terminoak

Babesa 4.7rako Ingurumen Inpaktuaren Plana egiteko Erreferentzia Terminoak

Kargua: Babesa 4.7rako Ingurumen Inpaktuaren Plana egiteko Erreferentzia Terminoak

Deitzaile: ACNUR Euskal Batzordea

Aurkezteko epea: 17/03/25

ACNUR Euskal Batzordean pertsona edo erakunde bat bilatzen ari gara Ingurumeneko Plan Estrategiko bat garatzeko, Babesa 4.7 programaren esparruan. Plan horrek ekintza jasangarriak jaso beharko ditu proiektuko jarduera guztietan, inpaktu adierazleak dituen jarraipen tresna batekin, eta prestakuntza materialen berrikuspena jaso beharkjo du, ingurumen ikuspegia txertatzeko.

Bereziki baloratuko ditugu mugimendu ekologistari eta ekonomia sozialari lotutako erakundeen proposamenak. Proposamenak bidaltzeko epea 2025eko martxoaren 17an amaituko da.

Jasangarritasunean eta ingurumen hezkuntzan esperientzia baduzu eta inpaktu soziala duen proiektu batean lagundu nahi baduzu, zure proposamenaren zain gaude!