Euskadiko GGKEen Koordinakundeak Donostia Mundu Artean programaren lehen aintzatespena jaso du

Ezkerrean, IƱigo Odriozola Euskadiko GGKEen Koordinakundeko Gipuzkoako ordezkaria, saria jasotzen. Eskuinean, ekitaldian proiektatutako bideoetako irudi batzuk.
  • Donostia Mundu Artean programak bere 30. urteurrena ospatu du ostiral honetan, azaroaren 14an, Aieteko Jauregian, garapenerako lankidetzari lotutako pertsona, erakunde eta instituzioekin batera.
  • Euskadiko GGKEen Koordinakundeak jaso du Donostia Mundu Artean lehen aintzatespena, lankidetzarekin eta giza eskubideekin duen konpromisoagatik.
  • Ekitaldian zehar, Gipuzkoako hiriburuko udal lankidetzaren hiru hamarkadak ospatzeko eta Euskadiko GGKEen Koordinakundearekin izandako elkarlana nabarmentzeko bideo bana proiektatu da.

Euskadiko GGKEen Koordinakundearen Gipuzkoako ordezkari eta TAU Fundazioko teknikari IƱigo Odriozola Beitiak jaso du saria, eta aitortza eskertu du garapenerako gobernuz kanpoko erakundeen euskal sarea osatzen duten 84 erakundeen izenean (horietako 50ek Gipuzkoan lan egiten dute).

Koordinakundearen eta Donostiako Udalaren arteko elkarlana

Gainera, ekitaldian zehar, Euskadiko GGKEen Koordinakundearen ibilbideari eta lanari buruzko bideo hau proiektatu zen. Bertan, Koordinakundearen Gipuzkoako Lurralde Batzarreko zenbait kide agertzen dira, besteak beste: Erika Erkizia, Koordinakundeko idazkari teknikoa eta logistika arduraduna; Irene Molero Gurrutxaga, Koordinakundeko koordinatzaile orokorra; IƱigo Odriozola Beitia, TAU Fundazioko teknikaria eta Gipuzkoako ordezkaria Koordinakundearen Gobernu Batzordean; eta Laura Laborra, Medicusmundi Gipuzkoa GGKEko kidea.

1995ean jaio zen Donostia Mundu Artean, Donostiako Udalaren programa aitzindaria. Ekitaldian, lankidetzarako udal programaren ibilbideari buruzko beste bideo hau ere proiektatu zen:

ENTRADAS RELACIONADAS

Utzi erantzun bat