Garapenerako lankidetza-programak lantzen dituzten Gobernuz Kanpoko Erakundeentzako (GKE) dirulaguntzak

Hasierako data: 2024 / 03 / 5
Azken eguna: 2024 / 04 / 15

Deitzaile: Bergarako Udala

Gomendatzen dugu dirulaguntzen epeak konfirmatzea administrazioak publikatutako deialdian.


Xedea

Kontuan hartuta oinarri orokorrek ere diotena, 2024an Gobernuz Kanpoko Erakundeei dirulaguntzak emateko deialdia arautzea, betiere jarraian aipatzen diren bi eremuetako programak garatzeko:
a) Bergarako herritarren artean munduko errealitatearen gainean kontzientzia kritikoa eta herrien arteko elkartasun kultura sustatzen duten sentsibilizazio eta lankidetza ekintzak, Bergaran bertan egitekoak.
b) Garapen-bidean dauden herrialdeetako bizilagunen baldintza sozial, ekonomiko eta kulturalak hobetzeko helburua duten programak.
Parte hartzen duen GKE bakoitzak proiektu bakar bat aurkez dezake eremu bakoitzerako (a) eremurako bat eta b) eremurako beste bat).
Dirulaguntza hauek 38/2003 Lege Orokorraren eta lege hori garatzen duen gainontzeko araudiaren menpe daude.

Diru-izendapena
35.660,00 euro
Kopuru hori ondoren adierazten den eran banatuko da:
– % 10 herrian bertan egingo diren sentsibilizazio edota lankidetza-arloko ekintzetara bideratuko da.
– Gainerako % 90 garapen-bidean dauden herrialdeetako bizilagunen baldintza sozio-ekonomikoak garatu eta hobetzera zuzendutako ekintzetara bideratuko da.

Onuradunak
Laguntza jaso ahal izango dute legez eratuta dauden eta irabazi asmorik gabekoak diren Gobernuz Kanpoko Erakundeek. Beren ekintzek deialdi honen xedearekin bat egin behar dute eta Euskal Autonomi Erkidegoan edo Nafarroan erroldatuta egon behar dira; eta egoitza soziala, ordezkaritza bat edo administrazio-egitura iraunkor bat Bergaran edo Debagoienean izan beharko dute.

Eskabideak aurkezteko modua
Interesatuak laguntza-eskaera Udaleko Erregistro Elektroniko Orokorrean aurkeztu beharko du, udalak horretarako propio sortutako eskaera-inprimakia(k) erabilita. Ez da beste dokumenturik onartuko.