Lazkaoko Gazte Laguntzaileentzat bekak

Hasierako data: 2024 / 05 / 6
Azken eguna: 2024 / 05 / 31

Deitzaile: Lazkaoko Udala

Gomendatzen dugu dirulaguntzen epeak konfirmatzea administrazioak publikatutako deialdian.


Aurrekontua. 4.000,00 euro.
Gehienez 2.000,00 euroko diru laguntza onartuko da pertsona bakoitzeko.

Araudia: Lazkaoko Gazte Laguntzaileentzat bekak emateari buruzko berariazko oinarriak, Osoko Bilkuran 2016ko urtarrilaren 26an onartutakoak. https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/castell/bog/2016/03/30/c1602016.pdf

Eskatzaileak: Programa honetan parte hartzeko, gazteek, eskaera egin aurretik gutxienez ere 20 urte eta gehienez 30 urte beteak izan behar dituzte, gutxienez ere urte bete lehenagotik Lazkaon erroldatuta egon behar dute eta GKE batekin ere lan harremanik ez dute izan behar.

Aurkeztu beharreko agiriak:
— Eskaerari dagokion inprimaki ofiziala, behar bezala beteta eta sinatuta.
— Nortasun agiriaren fotokopia.
— Curriculum Vitae-a: Laneko bizi tza ren txos tena Gizarte Segurantzak emana, inoiz lan egin badu; edo norberak egindako aitorpena, inoiz lanik ez duela egin esanez; agertu nahi diren merituak ziurtatzeko agiriak (agiri bidez ziurtatzen diren merituak bakarrik hartuko dira kontuan).
— Tokiko erakunderen baten abala (ekintza burutu behar den herrialdekoa) delako GKE hori han burutzen ari den ekintzetan pertsona horrek parte har dezakeela adierazten duena eta lan egitasmoa edo lagunduko duen ekintzen profila.
— Lan-egitasmoa euskaraz idatzia.
— Jarduera burutzeko aurreikusitako gastuen aurrekontu zehatza: bidaiaren gastua (hegazkina, bisatua, zergak) aseguru polizaren gastuak, beste gastu batzuk (osasun, sentiberatze-jarduera antolatzeko gastuak…).