Gobernuz Kanpoko Erakundeei (GKE) diru-laguntzak

Hasierako data: 2024 / 06 / 28
Azken eguna: 2024 / 09 / 30

Deitzaile: Azkoitiko Udala

Gomendatzen dugu dirulaguntzen epeak konfirmatzea administrazioak publikatutako deialdian.


Diru-lagun tzen xedea.
Udalbatzak 2022ko abenduaren 1ean Azkoitiko udalaren dirulaguntzen oinarri orokor eta espezifiko arautzaileen aldaketaren hasierako onespena onartu zuen. Jendaurreko informaziorako legezko epea igaro ondoren eta erreklamazio edo oharrik aurkeztu ez zenez, Azkoitiko Udalaren dirulaguntzen oinarri orokor eta espezifiko arautzaileen aldaketa behin betikoz onartu zen (Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALA, aurrerantzean Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALA, 54 zk., 2023ko martxoaren 20a).
Oinarri horien xedeetako bat da Gobernuz Kanpoko Erakundeei (GKE) jarraian aipatzen diren programak garatzeko diru-laguntzak emateko deialdia arautzea:
— Garapen bidean dauden herrialdeetako bizilagunen baldintza sozial, ekonomiko eta kulturalak hobetzeko helburua duten programak.
— Goian aipatutako herrialdeetako errealitatearekiko eta egoera hori sortzen duten arrazoiekiko Azkoitiko herritarren interesa sortzera zuzendutako ekintzak egitea.