Gazte kooperanteentzat dirulaguntzak

Hasierako data: 2024 / 05 / 16
Azken eguna: 2024 / 06 / 17

Deitzaile: Zarauzko Udala

Gomendatzen dugu dirulaguntzen epeak konfirmatzea administrazioak publikatutako deialdian.


Helburua: Zarauzko herritarrak herrialde behartsuen garapenean laguntzeko lankidetza ekintzetan sentsibilizatzeko eta herrian elkartasun kultura sustatzeko tresna bat da hau. Beraz, hautatutako pertsonek zuzenean parte hartuko dute herrialde horietako garapenerako kooperazio-ekintzetan, GGKE baten bidez.

Zenbatekoa: 3.000 €.

Onuradunak, dirulaguntza eskatzeko baldintzak:
— Eskaera egin aurretik, adinez nagusia izatea eta gehienez 30 urte edukitzea.
— Eskaeraren aurkezpen-data baino gutxienez urtebete lehenagotik Zarautzen erroldatuta egotea, eta GGKE batekin lan harremanik ez izatea.
— Zarautzen erroldatuta egon gabe ere programa honetan parte hartu ahal izango dute Zarauzko Udalak finantziatutako
lankidetza-proiektu batean parte hartu behar dutenek.
— GGKE batek sinatutako lankidetza-konpromiso bat, gutun bat edo berme bat edukitzea.
— Kontuan izatea gizonen eta emakumeen egoerak, baldintzak eta beharrak desberdinak direla, eta horren arabera, diruz
laguntzeko programa edo jardueran genero ikuspegia txertatu beharko du.
— Garapenerako lankidetzan edota boluntariotzan prestakuntza dutela egiaztatzea, edo, halakorik ezean, erakunde batek
eman beharreko ikastaro bateko aurreinskripzioa aurkeztea.
— Egonaldiak irauten duen bitartean, istripu eta gaixotasun poliza edukitzea eta helburu herrialdera joateko behar diren txertoak eta botikak hartzea.
— Gutxienez 30 eguneko denboraldia egin beharko dute lankidetza proiektuan.