Kultur Aniztasuna, Garapenerako Lankidetza eta Giza Eskubideen Saileko dirulaguntzak: lankidetza eta sentsibilizazioa

Hasierako data: 2026 / 01 / 15
Azken eguna: 2026 / 02 / 17

Deitzaile: Errenteriako Udala

Gomendatzen dugu dirulaguntzen epeak konfirmatzea administrazioak publikatutako deialdian.


2026. urtean emango diren Kultur Aniztasuna, Garapenerako Lankidetza eta Giza Eskubideen saileko dirulaguntzen deialdia.

 

1.1 Dirulaguntza lerroa

Garapenerako lankidetza garatzeko proiektuak

Lerro horretarako baimendutako gastua 106.185 eurotakoa da.

Dirulaguntzen eskabideak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da deialdia Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Pertsona edo kolektibo interesdunek Udalaren web orrian eta Kultur Aniztasuna, Garapenerako Lankidetza eta Giza Eskubideak sailean (tfnoa.: 943.449.596 posta elektronikoa: aniztasuna@errenteria.eus) aurkituko dute informazio xehatua.

 

1.2 Dirulaguntza lerroa

Errenterian kultur aniztasunaren inguruko sentsibilizazioa eta kulturarteko heziketaren alorreko ekintzak garatzeko proiektuak

Lerro horretarako baimendutako gastua 26.000 eurotakoa da.

Dirulaguntzen eskabideak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da deialdia Gi puz koa ko ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Pertsona edo kolektibo interesdunek Udalaren web orrian eta Kultur Aniztasuna, Garapenerako Lankidetza eta Giza Eskubideak sailean (tfnoa.: 943.449.596; posta elektronikoa: aniztasuna@ errenteria.eus) aurkituko dute informazio xehatua.