Eraldaketa sozialerako heziketa eta sentsibilizazio proiektuetarako dirulaguntzak

Hasierako data: 2024 / 05 / 16
Azken eguna: 2024 / 06 / 17

Deitzaile: Zarauzko Udala

Gomendatzen dugu dirulaguntzen epeak konfirmatzea administrazioak publikatutako deialdian.


Helburua: eraldaketa sozialerako heziketa proiektuak egitea. Proiektu horiek tresna egokiak izango dira gizartearen
baitan kontzientzia kritikoa sortzeko, eratzunkidetasun eta hiritartasun unibertsalaren ideiatik abiatuta; eta herritarrak
mobilizatzea eta herrien nahiz pertsonen emantzipaziorako ekimen eta esperientzia eraldatzaileak martxan jartzea sustatuko
dute.

Zenbatekoa: 7.000 €.

Onuradunak: Nortasun juridikoa duen irabazi-asmorik gabeko gobernuz kanpoko edozein elkarte, erakunde edo instituziok
eskatu ahal izango ditu dirulaguntzak; horien jarduerak bat etorriko dira oinarri hau ekin, eta Zarauzko udalerrian izango dute egoitza nagusia edo legez osatutako ordezkaritza.
Salbuespen gisa, udalerriarentzat interesgarriak diren jarduera sozialek ere laguntza jaso ahal izango dute, nahiz eta elkarte
edo erakunde eskatzai leak Zarautzen ordezkaritza ofizialik ez izan.