Garapenerako lankidetza proiektuei eta gizartea eraldatzeko sentsibilizazio eta hezkuntza proiektuei dirulaguntzak

Hasierako data: 2026 / 03 / 5
Azken eguna: 2026 / 04 / 7

Deitzaile: Donostiako Udala

Gomendatzen dugu dirulaguntzen epeak konfirmatzea administrazioak publikatutako deialdian.


Tokiko Gobernu Batzarrak 2026ko otsailaren 10ean hartutako erabakiaren laburpena. Erabaki horren bidez, oinarri espezifikoak onartzen dira 2026an garapenerako lankidetza-proiektuei eta gizartea eraldatzeko sentsibilizazio eta hezkuntza proiektuei dirulaguntzak emateko.

Diru-laguntza orokorrei buruzko aza roa ren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke.

 

Lehenengoa. Onuradunak.

Oinarri orokorretako 3. artikuluko baldintzak betetzen dituzten erakundeak izan daitezke laguntza hauen onuradun eta, zehazki, honako hauek:

a) Garapenerako lankidetza-proiektuetarako dirulaguntzak.

Laguntza hauen onuradun izan daitezke Giza Garapen Jasangarriaren eta Endogenoaren paradigman kokatutako gizarteeraldaketako eta pobreziaren aurkako proiektuak bultzatzen dituzten
eta Planaren zeharkako printzipioak partekatzen dituzten erakundeak.

b) Gizartea eraldatzeko sentsibilizazio eta hezkuntza proiektuetarako dirulaguntzak.

Laguntza hauen onuradun izan daitezke gizarte-eraldaketarako ekimenak sustatzen dituzten erakundeak, baldin eta eragin eraginkorra eta iraunkorra badute munduko errealitateari buruzko kontzientzia kritikoaren sorreran, elkartasunaren kulturaren eraikuntzan, pobreziaren eta bazterkeriaren aurkako borrokan konprometitutako herritarren eraikuntzan, eta Giza Garapen Iraunkorraren eta Endogenoaren aldeko borrokan.

 

Bigarrena. Xedea.

Garapenerako lankidetza-proiektuei eta gizartea eraldatzeko sentsibilizazio eta hezkuntza-proiektuei lehiaketa baten bidez dirulagun tzak emateko prozedura arautzen duten 2026 urteko oinarri espezifikoak onartzea.

 

Hirugarrena. Oinarri arautzaileak.

Tokiko Gobernu Batzarrak 2026ko otsailaren 10ean onetsiak. Udalaren webgunean kontsulta daitezke.

 

Laugarrena. Zenbatekoa.

2026ko ekitaldirako dirulaguntza espezifiko hauetarako zuzkidura ekonomikoa 1.978.372 eurotakoa da, honela banatuta:

a) Garapenerako lan ki de tza-proiektuetarako dirulaguntzak: 1.382.089 euro.

b) Gizartea eraldatzeko sentsibilizazio eta hezkuntza proiektuetarako dirulagun tzak (GEH): 606.283 euro.

 

Bosgarrena. Eskabideak aurkezteko epea eta modua.

Eskabideak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dira, eta helbide honetan eskuragarri dagoen web-inprimaki espezifikoaren eta oinarri espezifiko hauetan eskatutako dokumentazioa aurkeztu beharko da.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdia Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta biharamunetik hasita.

 

Seigarrena. Ordaintzeko modua eta epeak.

Dirulaguntza bi zatitan ordainduko da:

  • %70 eskumena duen erakundeak emakida onartzen duen unean.
  • %30, emandako dirulaguntzaren lehenengo ordainketaren zenbatekoaren %50 egin dela justifikatu eta oinarri orokorretako 16. artikuluan eta oinarri espezifiko hauetan ezarritakoaren arabera dirulaguntza justifikatzeko eskatzen diren agiriak aurkeztu eta baliozkotu ondoren. Azken txos tena proiektua amaitu eta hiru hilabeteko epean aurkeztuko da, betiere epe horrek hasierako ordainketatik 12 hilabete gainditzen ez baditu GEH proiektuen kasuan eta 24 hilabete Garapenerako Lankidetza proiektuentzako.

Zuriketa hurrengo webgunean aurkeztu beharko da: https://www.donostia.eus/info/udalinfo/Tramites.nsf/vTramites/232F301F7F363D8DC125838A00482553?OpenDocument&sel=tema&idioma=eus&id=D580485&des=Asociaciones-Entidades&cat=Ayudas%20econ%F3micas.

 

Donostia, 2026ko otsailaren 10a.

Ana López Loyarte, Gobernantza Ireki, Digital eta Kolaboratiboko zinegotzi ordezkaria.