Hasierako data: 2025 / 11 / 14
Azken eguna: 2025 / 12 / 30
Deitzaile: Donemiliagako Udala
Gomendatzen dugu dirulaguntzen epeak konfirmatzea administrazioak publikatutako deialdian.
2025eko urriaren 14ko erabakiaren laburpena, zeinak jasotzen baitu garapenerako lankidetzako proiektuak finantzatzeko udal laguntzen 2025eko deialdia.
BDNS (Identif.): 866974.
Bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan jasotakoarekin, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Deialdiaren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean dago ikusgai.
Deialdiaren xedea
Deialdi honen xedea da garapen bidean dauden herrialdeetako lankidetza ekintzak batera finantzatzeko laguntzak ematea, ekintza horiek Donemiliagako udalerriaren ekimenez elkartasun harremanak indartzen laguntzen badute eta 2025eko urtarriletik abendura bitartean garatzen badira.
Diruz lagundu ahal izango dira 2025eko urtarriletik abendura egiten diren garapenerako lankidetza proiektuak.
Proiektuek irizpide hauek bete beharko dituzte:
- Garapen bidean dauden herrialdeetako herritarrei garatzen laguntzeko eta Donemiliagak dituen elkartasun harremanak sendotzeko garapenerako lankidetza proiektuak, irabazteko xederik gabeko garapenerako gobernuz kanpoko erakundeek edota pertsona fisikoek nahiz juridikoek sustatutakoak.
- Erakunde eskatzaileek beren helburuen artean honako hauek izan behar dituzte: garapenerako lankidetza jarduerak egitea, irabazteko xederik eza eta emandako diru sarrera guztiak garapenerako lankidetza jardueretan eta gizarte ekintzetan erabiltzea.
Onuradunak
Irabazteko xederik gabeko gobernuz kanpoko erakundeek eta pertsona fisikoek nahiz juridikoek eska dezakete dirulaguntza, baldin eta Donemiliagako herriarekin zerikusi zuzena duten bazkideak edo laguntzaileak badituzte eta deialdi honen xedearekin bat datozen proiektuak garatzen ari badira.
Deialdi honetatik berariaz baztertzen dira honako hauek:
- Estatuaren, Autonomia Erkidegoaren eta Foru Aldundiaren menpeko erakundeak eta zerbitzuak, eta aurrezki entitateak. Salbuespena: ikastetxeak ez dira baztertzen.
- Enpresak eta irabazteko xedea duten bestelako erakunde guztiak.
- 38/2003 Lege Orokorrak 13. artikuluan ezartzen duenaren arabera onuradun izatea debekatuta duten entitateak.
- Emakume eta gizonak berdintasunean aritzea edota parte hartzea galarazten duten erakundeak, honako hauek izan ezik: sexu bereko kideez osatuta egonda ere, helburu nagusitzat emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzea edo emakumeen eta gizonen interes eta beharrizan espezifikoak sustatzea duten erakundeak.
Oinarri arautzaileak
Donemiliagako Udalbatzak 2025eko urriaren 14an egindako bilkuran onetsiak.
Laguntzaren zenbatekoa
Deialdi honi aurre egiteko aurrekontu aplikazioaren zenbakia hauxe da: 231.481.005. Partida horren zuzkidura, gehienez, 14.734,99 euro izango da.
Eskaerak aurkezteko epea
Deialdiaren iragarkia ALHAOn argitaratu ondoko egunetik 2025eko abenduaren 30era arte.
Erdoñana, 2025eko azaroaren 5a
Alkatea
ERIKA LETAMENDI HURTADO
