Hasierako data: 2026 / 01 / 13
Azken eguna: 2026 / 04 / 23
Deitzaile: Bizkaiko Foru Aldundia
Gomendatzen dugu dirulaguntzen epeak konfirmatzea administrazioak publikatutako deialdian.
Laburpena, Bizkaiko Foru Aldundiaren 138/2025 Foru Dekretua, abenduaren 29koa, garapenerako lankidetzaren eta gizarte-eraldaketarako hezkuntzaren dirulaguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onartzen dituena, 2026ko ekitaldian. BDNS (Identif.): 879017.
Diru-laguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b) eta 20.8.a) artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke.
Xedea
II. kapitulua: Garapenerako lankidetza proiektuetarako dirulaguntzak irabazi-asmorik gabeko erakundeentzat. Kapitulu honen bidez, laguntzak eman nahi dira, 2026eko ekitaldian, giza garapenerako lankidetza-ekintzak egiteko, txirotutako herrietan, aldaketa ekonomikoak, sozialak, politikoak, kulturalak, ingurumenekoak, emakume eta gizonen arteko botere harremanetakoak bultzatzeko, irabazi-asmorik gabeko erakundeen bitartez. Erakundeon jarduera nagusietako bat garapenerako lankidetza izan behar da; adibidez, GGKEak, gizarte mugimenduak erlijio kongregazioak, fundazioak eta antzekoak izan daitezke.
III. kapitulua: Gizartea eraldatzeko sentsibilizazio eta/edo gizartea eraldatzeko hezkuntza proiektuetarako dirulaguntzak. Kapitulu honen xedea 2026eko ekitaldian gizartea eraldatzeko sentsibilizazioan edota hezkuntzan diharduten proiektuetarako laguntzak arautzea da, Bizkaiko Lurralde Historikoan.
IV. kapitulua: Herri txirotuetan edota Bizkaian ekintza zehatzak egiteko dirulaguntzak. Kapitulu honen helburua da lankidetzan ohikoak ez diren eragileak nazioarteko elkartasunera
sartzeko erraztasunak eskaintzeko laguntzak arautzea.
V. kapitulua: Jatorrian laguntza teknikoak kontratatzea, erakunde eskatzaileek lan egin ohi duten tokiko erakunde bazkideen genero-berdintasunaren aldeko antolamendu-aldaketa errazteko.
VI. kapitulua: Ekintza humanitariorako laguntzak. Kapitulu honen xedea da hondamendi naturaletatik edo gatazka armatuetatik eratorritako GLBren Laguntza Hartzaileen Zerrendako herrialdeetan sortutako ekintza humanitarioko proiektuak egiteko 2026ko ekitaldiko laguntzak arautzea.
VII. kapitulua: Esparru estrategikoari lotutako prozesuetarako dirulaguntzak. Kapitulu honen xedea da 2025etik 2027ra bitarteko ekitaldietan eremu estrategikoari (aurrerantzean, AE) lotutako urte anitzeko prozesuak egiteko laguntzak arautzea.
Proiektu guztiek ikuspegi bikoitza izango dute, eta, beraz, garapenerako lankidetzari nahiz gizarte eraldaketarako hezkuntzari lotutako jarduerak barne hartu beharko dituzte.
Funts bakoitzerako portzentajea, gutxienez, honako hau izango da:
a) Giza aldaketarako hezkuntza: proiektuak jasotako dirulaguntza osoaren %10 garatu beharko du gutxienez, eta %25 gehienez.
b) Garapenerako lankidetza: proiektuak jasotako dirulaguntzaren %75 garatu beharko du gutxienez, eta %90 gehienez.
Zenbatekoa
Foru dekretu honen arabera eman daitezkeen dirulaguntzak 8.850.000,00 izango dira guztira, honela banakatuta:
- a) II kapitulua. 2026eo ekitaldia: 3.000.000,00 euro.
- b) III. kapitulua. 2026eko ekitaldia: 630.000,00 euro.
- c) IV. kapitulua. 2026eko ekitaldia: 240.000,00 euro.
- d) V. kapitulua. 2026ko ekitaldia: 80.000,00 euro.
- e) VI. kapitulua. 2026eko ekitaldia: 400.000,00 euro.
- f) VII. kapitulua.
- 2026eko ekitaldia: 1.500.000,00 euro.
- 2027ko ekitaldia: 1.500.000,00 euro.
- 2028ko ekitaldia: 1.500.000,00 euro.
Eskabideak aurkezteko epea
- VII. kapitulurako: 2026eko urtarrilaren 13tik 2026ko otsailaren 12ra, 13:30ean.
- Gainerako kapituluetarako: 2026eko martxoaren 23tik 2026eko apirilaren 23ra arte, 13:30ean.
