Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzako proiektuak garatzeko diru-laguntzak

Hasierako data: 2026 / 02 / 23
Azken eguna: 2026 / 03 / 23

Deitzaile: Arabako Foru Aldundia

Gomendatzen dugu dirulaguntzen epeak konfirmatzea administrazioak publikatutako deialdian.


Deialdia, irabazteko xederik gabeko elkarteei eta erakundeei norgehiagoka bidez dirulaguntzak emateko, gizarte eraldaketarako hezkuntzako proiektuak garatzeko 2026an

 

Xedea: Dirulaguntza horien helburua da elkarte sarea indartzen laguntzea eta genero ikuspegidun gizarte eraldaketarako hezkuntza proiektuak babestea 2026ko urtarrilaren 1etik abenduaren 1era bitartean, Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko enklabean, Vitoria-Gasteizen garatutakoak izan ezik. Genero ikuspegia duten gizarte eraldaketarako hezkuntza proiektuek eta Eskutik 2022-2025 esparru dokumentuan lehenetsitako ikuspegietako batzuei erantzuten dieten ekimenek jaso ahal izango dute dirulaguntza.

 

Dirulaguntzen aurrekontua, zenbatekoa eta muga:

  • Deialdiaren zuzkidura ekonomikoa 200.000,00 eurokoa da
  • Emandako dirulaguntzak ezin izango du inola ere gainditu eskatutako zenbatekoa, ez eta proiekturako diruz lagun daitekeen aurrekontu osoaren ehuneko 80 ere; erakunde bakoitzeko dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 16.000,00 eurokoa izango da, eta erakunde eskatzaile bakoitzeko proiektu bakarra aurkeztu ahal izango da.

 

Epea: 2026ko martxoaren 23ra arte.