GGKEetan boluntariotza: Boluntarioak Bidezko Merkataritza proiekturako (Bide Bidean, Gasteiz)
Eskatzailea: Bide Bidean (Misiones Diocesanas Vascas, Alboan, Caritas de Vitoria y Egibide)
Postua: Boluntarioak Bidezko Merkataritza proiekturako (Bide Bidean, Gasteiz)
Oharrak:
Bide Bidean proiekturako pertsona boluntarioen perfila:
Arabako biztanleria bidezko merkataritza eta kontsumo arduratsuaren inguruan sentsibilizatzea da Bide Bidean proiektuaren helburua. Horretarako, Gasteizeko Foru kaleko 16 zenbakian denda bat zabaldu berri da.
Baina denda ez da proiektuaren osotasuna, arabar gehiengoari iritsi ahal izateko norberak bere arlo eta inguruan bidezko merkataritzaren garrantziaz sentsibilizatzeko prest dauden pertsonak behar ditugu. Ziur gaudelakoguztion konpromiso txikitik hasita lortzen dela gizarte eta mundu hobeagobat.
Jarri zaitez gurekin harremanetandenbora librea baldin baduzu, boluntarioen talde dinamiko batetan parte hartu nahi baduzu edo eta kontsumo ohituren bitartez mundu solidarioago bat eraikitzen laguntzeko ideia freskoak edo ikasteko interesa izanez gero.
BIDE BIDEAN
Foru Kalea, 16 behea (Vitoria-Gasteiz)
945 140814
630 139274