Izen emateak: Latinoamerikan elkartasun-auzolandegiak

HASIERA: Otsaila 06 - 08:00 h.
BUKAERA: Otsaila 06 - 23:45 h.
KATEGORIA: BESTELAKOAK
NON: Euskadi
Zabalik dago SETEMen elkartasun-auzolandegietan izena emateko epea! Beste uda batez, nazioarteko lankidetzara eta elkartasunera hurbiltzeko esperientzia hau antolatuko dugu Guatemala, Kolonbia, El Salvador eta Ekuadorko tokiko erakundeekin batera. Hilabete bat edo bi iraungo du, hurrengo uztailean eta/edo abuztuan.
Izena eman otsailaren 6ra arte esperientzia hau prestatzeko hasierako jardunaldian parte hartzeko.
Inaugurazio eguna otsailaren 11n izango da, Gasteizko Simone Beauvoir elkarteen etxean, eta bertan parte hartzeak 20 euroko kostua du (janaria barne). Komeni da aipatzea jardunaldi honetan parte hartzeak ez dizula Elkartasun auzolandegien gainerako prozesuan parte hartzeko konpromisorik ematen.
Irakurri hemen informazio gehiago.