Topo eginez 2023. GGKE-en eta ekonomia solidarioarekin eta agroekologiarekin zerikusia duten pertsona eta entitateen arteko topaketarako eta ezagutzarako jardunaldia
HASIERA: Otsaila 16 - 10:00 h.
BUKAERA: Otsaila 16 - 13:00 h.
KATEGORIA: TOPAKETAK
NON: Vitoria-Gasteiz
Data: 2023ko otsailaren 16a
Ordutegia: 10etatik 13etara
Lekua: Azoka plazaren balioaniztun gela
Jesús Guridi kalea, 1-A. Gasteiz
Helburuak:
- Bi sektoreetako entitateek Gasteizen izan dituzten lankidetza-kasu arrakastatsuak ezagutzea.
- Harremanak indartzea, elkarlanerako aukera berriak sortzeko.
Hartzaileak:
GGKEak eta ekonomia sozial eta solidarioarekin eta agroekologiarekin zerikusia duten pertsonak edo entitateak.
Garapenerako lankidetza eraldaketa soziala lortu nahi duten beste sektore batzuen ikuspegiarekin eta lanarekin elikatu izan da beti. Geroz eta beharrezkoagoa eta estrategikoagoa da koordinaziorako eta sinergiak batzeko ahaleginak egitea.
Oraingoan, Topo eginez jardunaldirako egin dugun proposamena garapenerako lankidetzaren eta ekonomia solidarioarekin eta agroekologiarekin zerikusia duten entitateen arteko loturen inguruan eztabaidatzeko eta hausnartzeko eremu bat sustatzea da, eraldaketa sozialerako ekimen bateratuak sortuko direlakoan.
Topaketan zehar, bi sektoreetako entitateen arteko lankidetza-kasu arrakastatsuak ezagutuko ditugu, aurrera egiten lagunduko digun ikuspegi eraldatzaile batetik, eta espero dugu horrek elkarlanerako ekimen berriak sustatzea.
Izen-emateak: Otsailaren 9ra arte, egun hori barne, esteka honen bidez: https://cutt.ly/GLROiuR
945 280 745 • araba@ongdeuskadi.org
Antolatzaileak: Euskadiko GGKE-en Koordinakundea, Arabako Foru Aldundia eta Gasteizko Udala