Ekonomia Sozial eta Solidariotik Ekiten online topaketa

HASIERA: Urtarrila 28 - 17:30 h.
BUKAERA: Urtarrila 28 - 19:00 h.
KATEGORIA: TOPAKETAK
NON: Online - Zoom plataforma
MgE-tik energiaz eta motibazioz beterik hasi dugu 2021a, Ekonomia Sozial eta Solidarioaren bidez ekintzailetza sustatzeko. Hori dela eta, datorren urtarrilaren 28an, 17:30etik 19:00etara, ESSa ezagutzeko online topaketa bat antolatuko dugu. Bertan, partekatutako ikaskuntzarako espazio bat sortuko dugu, eta hurrengo hilabeteetarako taldeko prestakuntza-ibilbidea modu kolektiboan definituko dugu, parte hartzen duten ekintzaileen beharren, kezken eta interesen arabera.
Dagoeneko zure enpresa propioa baduzu eta jasangarritasunerantz joatea interesatzen bazaizu, negozio-ideia bat baduzu eta ideia hori abiarazi nahi baduzu pertsonen eta planetaren bizitza erdigunean jarrita, edo, besterik gabe, ekintzailetza sozialaren esparrua interesatzen bazaizu eta zure interes berberekin beste pertsona batzuekin ingurune lasai eta dinamiko batean trebatu, esperientziak partekatu eta lankidetzak sortu nahi badituzu, topaketa hau zuretzat da.
Topaketa doakoa da eta gaztelaniaz emango da Zoom-en bidez. Eman izena galdetegian eta topaketa baino egun batzuk lehenago iritsiko zaizu esteka.