Izen emateak: EmantzipAkzioa: beste mundu posible batzuetarako teoria eta praktika kritikoak
HASIERA: Urtarrila 11 - 08:00 h.
BUKAERA: Urtarrila 31 - 20:00 h.
KATEGORIA: FORMAKUNTZA
“EmantzipAkzioa: beste mundu posible batzuetarako teoria eta praktika kritikoak” ikastaro birtualean parte hartzeko gonbita bidaltzen dizuegu. Ikastaroa Garapenari buruzko Pentsamendu Kritikoak: teoriak, ikuspuntu eta esperientziak Hegoako proiektuaren esparruan antolatzen ari gara.
50 orduko ikastaroa da (2 ECTS kreditu), eta UPV/EHUko eGelaPI plataforman egingo dugu. 8 aste iraungo ditu (otsailaren 15etik apirilaren 11ra). Izen-ematea doakoa da. Izena emateko epea urtarrilaren 31ean bukatuko da.
Garapenari buruzko Pentsamendu Kritikoak proiektuaren talde koordinatzailea, Hegoa.