10 urte igarota, feministagoak al gara?

HASIERA: Abendua 12 - 10:00 h.
BUKAERA: Abendua 12 - 18:30 h.
KATEGORIA: JARDUNALDIAK
NON: Donostia
Azken hamarkadan euskal lankidetza-eragileek parekidetzaren alorrean burutu dituzten prozesuetako
aldaketak, ikaskuntza, zailtasunak, erronkak, irismena eta abar aztertuko dira.
2019ko abenduaren 12an
Eusko Jaurlaritzak Donostiako Andia kalean 13 duen eraikineko ekitaldi-aretoan.
Norentzat:
10:00etatik 12:00etara GKEEak soilik, eta, hortik aurrera, GKEE-etako kideak (Baldintza: erakunde bakoitzeko hiru pertsonak hartu beharko dute parte, bata erakundeko ardura-maila altueneko organokoa, beste bat teknikaria eta azkena boluntarioen taldekoa), instituzioak eta interesa duen oro.
Edukia:
10 urte igaro dira Koordinakundeko Genero Taldeak honako prozesu hau martxan jarri zuenetik: “Aldaketa-
prozesuak eragitea. Erakundeen barnean genero-ikuspegia txertatzeko prozesua”. Koordinakundeko
10 GKEE-rekin batera jarri zen martxan prozesua, eta Agentziak horri jarraipena ematea erabaki zuen, urtero
parekidetzaren aldeko prozesuen deialdi bat eginez. Gainera, 2018az geroztik diagnostikoa egiteko eta ekintza-plana burutzeko espektroa zabaldu egin da, eta, hala, horietarako finantzaketa jasotzeko aukera eta honen ebaluazioa.
Uste dugu 10 urteko tartea nahikoa dela prozesuen eraginaren inguruko analisia egiteko eta, horrenbestez, aztertuko dugu gure erakundeak denbora-tarte honetan nola aldatu diren eta benetan erakunde parekide eta feministagoak lortzeko helburua bete dugun ala ez.
Izena emateko, idatzi e-mail bat helbide honetara:
genero@ongdeuskadi.org (kontuan izan jardunaldiko atal bakoitza norentzat dagoen antolatuta)
Antolatzailea: Euskadiko GGKEen Koordinakundea, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia.
Laguntzaileak: Donostiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia
Programa osoa atxikitutako artxiboan ikusi.