Gasteiz konexioan: emakumeak protagonistak dituzten elkarlotutako istorioak

HASIERA: Azaroa 22 - 18:30 h.
BUKAERA: Azaroa 22 - 20:15 h.
KATEGORIA: TOPAKETAK
NON: Aldabe Gizarte Etxea, Gasteiz
Zer da Gasteiz, Senegal eta El Salvadorreko emakumeek amankomunean dutena? Berdintasuna lortzeko borrokak.
Feminismoarentzat funtsezkoa izan den urte honetan, emakumeek Gasteiz konexioan ekimenaren eszenatokia hartuko dute bizi dituzten istorioak partekatzeko eta planetako beste tokietatik uste baino hurbilago gaudela frogatzeko. Era berean, lankidetzarako euskal politiken 30. urteurrena ere ospatzen da.
Aurtengo edizioaren ildo nagusia emakumeengatik eta emakumeentzako konektatzen diren istorioak izango dira.
Gasteizen bizi diren Mboolo Elkar elkarteko emakume senegaldar batzuek haien istorio pertsonalak partekatuko dituzte bertaratutakoekin. Lekukotza eskuzabalak eta harrigarriak izango dira, bizitzaz eta bizipenez beteak, guk ere ezagutu ditzagun haien herrialdea uzteko arrazoiak, gure herrira nola heldu eta bertakotu ziren, eta gure ingurunean bizimodu hobe bat lortzeko bizi duten borroka. Beraz, argi geratuko da emakumeak haien artean elkartzen dituzten elementuak askoz gehiago direla bereizten dituztenak baino.
El Salvadorreko La Colectiva erakundeko ordezkari batek eta Arabako Emakumeen Asanbladako kide batek eztabaida aberasgarri bat izango dute,Begoña Beristain kazetariak moderatuko duena. Gasteizen zein El Salvadorren kolektibo feministek egiten dugun lana partekatuko dugu. Egindako lana partekatuz, elkarrengandik ikasten dugu eta elkarri babesa ematen diogu, eraikitzen ari garen gizartean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna errealitatea izan dadin eta ez utopia bat. Emakumeak izateagatik soilik emakumeen giza eskubideak egunero urratzen dituzten indarkeria matxistarik gabeko gizarte bat lor dezagun.
Aurten 30 urte aztarna uzten goiburuarekin Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundearen eta lankidetzarako euskal politiken 30. urteurrena ospatzen denez,Virginia Imaz-ek, Oihulari klown taldeko antzezleak eta 2018ko Berdintasunerako Emakunde saria jaso duenak, euskal lankidetzaren lorpenak eta une gogoangarriak, milaka pertsonengan izan duen eragina eta sektorearen erronkak antzeztuko ditu. Eskubideak aldarrikatzen eta lankidetzarako politikak eraikitzen hiru hamarkada pasa ondoren, umorearen eta irribarrearen bidez, egindako lana aztertu nahi dugu, elkar zoriondu eta erakundeen, herritarren eta instituzioen artean egindako ibilbide hau ospatu, lankidetzarekin eta pertsona ororen giza eskubideekin dugun konpromisoa berresteko.
Azaroak 22
18.30, Aldabe Gizarte Etxeko Antzerkian, Gasteiz
Aurkezlea: Begoña Beristain, periodista
Gasteizko Kultura Reggae Band-en emanaldiarekin
#GasteizEnConexión
Antolatzailea: Euskadiko Garapenerako GKEen KoordinakundeaLaguntzaileak; Gasteizko Udala, Arabako Foru Aldundia eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia.
PARTE HARTU! Leku kopuru mugatua!