Deialdiak: Lankidetzako urteko ekintza puntualak finantzatzeko dirulaguntzak
Azken eguna: 25-01-2021 - Hasierako data: 24-12-2020
Deitzaile: Arabako Foru Aldundia
Dirulaguntzaren emakidaren xedea, baldintzak eta helburua
Artikulu honen xedea da ezartzea garapen bidean dauden herrialdeetan burutu beharreko garapenerako lankidetzako eta irabazteko asmorik gabeko erakundeek sustatutako urteko ekintza puntualak finantzatzeko laguntzei aplikatu beharreko berariazko araudia.
Garapenerako lankidetzako ekintza puntualtzat jotzen dira beren ezaugarriengatik edo txikiak izateagatik urte anitzeko proiektuetan lekurik ez daukaten eta/edo beste gizarte eragile batzuentzat sarbide diren ekintzak.
Emandako dirulaguntzaren helburua erakunde eskatzaileak proposatutako eta administrazioak onartutako ekintza zehatzak finantzatzea izango da, betiere horiek deialdi honetan zehaztutako gaikako arloetan sartzen badira.
Erakunde eskatzaileak proposatutako ekintza, zehatz horiek diruz lagundu ahal izateko, funtsen xede diren gastuak diruz laguntzeko modukoak izan beharko dira, deialdi honetan ezarritako baldintzetan.
Diruz lagundutako jarduera erakunde eskatzaileak bere eskabidean planteatutako baldin tzetan egin beharko da. Aldaketarik egotekotan, aldaketa horiek administrazioak onartu eta sartu beharko ditu emakida prozesuan edo burutzapenaldian, eta ezin izango dute emakidaren helburua aldatu.
Ondorio guztietarako, dirulaguntzaren edo laguntzaren erakunde onuraduna izango da dirulaguntza gauzatzen duena eta dirulaguntza eman duen organoari justifikatu beharrekoa behar bezala justifikatzen duena, nahiz eta tokiko bazkideek edo atzerriko aurkako alderdiek gauzatu izan guztiz edo partez.
Ez da azpi kontratutzat joko tokiko bazkideek edo atzerriko aurkako alderdiek guztiz edo zati batean gauzatzea dirulaguntza, urriaren 19ko 11/2016 Foru Arauak, Arabako Lurralde Historikoko dirulaguntza eta transferentzienak, 27. artikuluan jasotakoaren ondorioetarako. Behar bezala identifikatu beharko dira tokiko bazkideak edo aurkako alderdiak, proiektuan edo jardun proposamenean.
Erakunde onuradunak lotutako pertsonekin edo erakundeekin hitzartu ahal izango du betearazpena, baldintza hauek betetzen badira:
1. Kontratazioa merkatuaren baldintza arrunten arabera egitea.
2. Aldez aurretik organo emailearen baimena jasotzea, deialdiaren oinarrietan ezarritako
moduan.
Azpikontrataziorako, onuradunak azpikontratatzen duela esango da dirulaguntzaren xede den jarduera osorik edo partzialki hirugarrenekin gauzatzeahitzartzen duenean. Kontzeptu horretatik kanpo geratzen da pertsona onuradunak dirulaguntza jaso duen jarduera bere kabuz gauzatzeko egin behar dituen gastuen kontratazioa.