Deialdiak: Garatze bidean dauden herrietan irabazteko xederik gabeko erakundeen bidez gauzatu beharreko urte anitzeko garapenerako lankidetza proiektuak
Azken eguna: 23-01-2021 - Hasierako data: 10-12-2020
Deitzaile: Arabako Foru Aldundia
Dirulaguntzaren emakidaren xedea, baldintzak eta helburua
Artikulu honen xedea da zehaztea zein araudi espezifiko aplikatu behar zaien garapenerako
lankidetza proiektu urte anitzekoak finantzatzeko laguntzei, hau da, garapenerako lankidetza
estatutuetako xede izanik, irabazteko xederik gabeko entitateek garatzeko bidean diren herrial-
deetan gauzatu behar dituzten proiektuei ematen zaizkienek. Proiektuak 2021., 2022. eta 2023.
urteetan gauzatuko dira, eta urte horietako bakoitzean 498.500.00 euro izendatuko dira urtero
proiektu horietarako.
Emandako dirulaguntzaren helburua erakunde eskatzaileak proposatutako eta administra-
zioak onartutako ekintza, programa edo proiektu zehatzak finantzatzea izango da, betiere horiek
deialdi honetan zehaztutako gaikako arloetan sartzen badira.
Erakunde eskatzaileak proposatutako ekintza, programa edo proiektu zehatz horiek diruz
lagundu ahal izateko, funtsen xede diren gastuak diruz laguntzeko modukoak izan beharko dira,
deialdi honetan ezarritako baldintzetan.
Diruz lagundutako jarduera erakunde eskatzaileak bere eskabidean planteatutako baldin
tzetan egin beharko da. Aldaketarik egotekotan, aldaketa horiek administrazioak onartu eta
sartu beharko ditu emakida prozesuan edo burutzapenaldian, eta ezin izango dute emakidaren
helburua aldatu.
Ondorio guztietarako, dirulaguntzaren edo laguntzaren erakunde onuraduna izango da
dirulaguntza gauzatzen duena eta dirulaguntza eman duen organoari justifikatu beharrekoa
behar bezala justifikatzen duena, nahiz eta tokiko bazkideek edo atzerriko aurkako alderdiek
gauzatu izan guztiz edo partez.
Ez da azpi kontratutzat joko tokiko bazkideek edo atzerriko aurkako alderdiek guztiz edo zati
batean gauzatzea dirulaguntza, urriaren 9ko 11/2016 Foru Arauaren 27. artikuluaren jasotakoaren
ondorioetarako. Behar bezala identifikatu beharko dira tokiko bazkideak edo aurkako alderdiak,
proiektuan edo jardun proposamenean.
Erakunde onuradunak lotutako pertsonekin edo erakundeekin hitzartu ahal izango du be-
tearazpena, non eta ez diren inguruabar hauek agitzen
1. Kontratazioa merkatuaren baldintza arrunten arabera egitea.
2. Aldez aurretik organo emailearen baimena jasotzea (II. eranskinean jasotako eskabide-ere-
duaren arabera).
Azpikontrataziorako, onuradunak azpikontratatzen duela esango da dirulaguntzaren xede
den jarduera osorik edo partzialki hirugarrenekin gauzatzeahitzartzen duenean. Kontzeptu ho-
rretatik kanpo geratzen da pertsona onuradunak dirulaguntza jaso duen jarduera bere kabuz
gauzatzeko egin behar dituen gastuen kontratazioa.