Deialdiak: Garapenerako lankidetzaren eta gizarte-eraldaketarako hezkuntzaren dirulaguntzak
Azken eguna: 09-03-2023 - Hasierako data: 24-01-2023
Deitzaile: Bizkaiko Foru Aldundia
Euskal gizarteak, eta, bereziki, Bizkaiko gizarteak, beste herriekiko elkartasuna bideratzeko bide ugari eratu ditu azken hamarkadetan, eta hamaika ekimen bultzatu ditu giza eskubideez erabat gozatzea eragozten duten gizarte-egitura bidegabeez jabetzeko.
2001etik aurrera, eta gizarte-energia horri euskarria emate aldera, Bizkaiko Foru Aldundiak gizarte eraldaketarako lankidetzaren eta hezkuntzaren arloko dirulaguntzen urteroko deialdia bultzatu zuen. Harrezkero lau plan zuzentzaile egin dira, Bizkaian egunero eskubide osoak dituen eta diskriminaziorik ez duen gizarte orokor bat lortzeko lan egiten duten gizarte-erakundeen eskariari erantzuteko beharrezkoak diren administrazio-tresnak antolatzearen ondoreetarako.
2021eko abenduan, Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko Lankidetzaren IV. Gida Plana onartu zuen, 2022-2030 aldirako aurreikusia. Proposamen hori lankidetza deszentrali zatuan oinarritzen da; izan ere, Bizkaian dauden gaitasunen espezifikotasuna eta balioa kontuan hartuta, berezko zeregina izan nahi du elkarren mendeko agertoki global berri bat eraikitzeko, beti ere elkartasun-, koherentzia-, eraldaketa-, koordinazio-, erantzunkidetasun- eta kalitate-printzipioekin bat etorriz.
Horrela, gure erakundearen lankidetza deszentralizatuaren garrantzia eta balio erantsia berresten dugu, lurraldetik elkartasun-loturak ezartzeko, tokiko garapen-prozesuak laguntzeko, erakundeak edo gizartea indartzeko eta gizarte-eraldaketarako hezkuntzan sakonduko duten partaidetza-espazioak sortzeko aukera ematen baitu.
Foru dekretu honek bete egiten ditu erregulazio onaren printzipioak, zeinak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusten diren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren 2021eko ekainaren 15eko 87/2021 Foru Dekretuaren 3. artikuluan jasotzen diren (dekretu horren bidez, Bizkaiko Foru Aldundian xedapen orokorrak egiteko prozedura arautzen da).
Era berean, beharrezko txostenak prestatu dira xedapen orokorrak egiteko prozedura arautzen duen Bizkaiko Foru Aldundiaren ekainaren 15eko 87/2021 Foru Dekretuaren jarraibideei jarraituz.
Halaber, genero-ikuspegia jaso da, bai hura prestatzeko orduan bai haren aplikazioan, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2005eko otsailaren 18ko 4/2005 Legean adierazten den bezala.
Gainera, kontuan hartu da Bizkaiko Foru Aldundiaren 2013ko azaroaren 19ko 141/2013 Foru Dekretuan xedatutakoa. Izan ere, foru dekretu horren bidez, generoaren eraginaren aurretiazko ebaluazioa egiteko jarraibideak ezartzen dira; ebaluazio hori Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2005eko otsailaren 18ko 4/2005 Legean dago aurrez ikusita.
Horrez gainera, dekretua egitean otsailaren 27ko Bizkaiko Foru Aldundiaren 16/2018 Foru Dekretua kontuan hartu da; dekretu horren bidez, batetik, Bizkaiko Foru Aldundiaren martxoaren 23ko 34/2010 Foru Dekretuaren bidez onartutako Dirulaguntzen Erregelamendua aldatzen da; eta, bestetik, Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntzetarako prozeduretan klausula sozialak, ingurumenekoak eta beste politika publiko batzuei buruzkoak sartzeko gida onartzen da.
Xedapen hau onartzeko eskumenari dagokionez, Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseilua da horretarako organo eskuduna, Bizkaiko Kondaira Lurraldeko Foru Erakundeen Hautapen, Antolaketa, Erregimen eta Funtzionamenduari buruzko otsailaren 13ko 3/1987 Foru Arauko 17.1.4 eta 17.2 artikuluen arabera.
Hori dela bide, Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko foru diputatuaren ekimenez, eta aurrez Bizkaiko Foru Aldundiak bileran azterturik, honako hau.