Deialdiak: Irabazteko xederik gabeko elkarteek eta entitateek gizarte eraldaketarako hezkuntzako proiektuak egiteko dirulaguntzen deialdia
Azken eguna: 15-02-2023 - Hasierako data: 19-01-2023
Deitzaile: Arabako Foru Aldundia
1. artikulua. Xedea eta helburua
Deialdiaren xedea da dirulaguntzak ematea, norgehiagoka bidez, eta dirulaguntza horien helburua da genero ikuspegidun gizarte eraldaketarako hezkuntza proiektuei babesa ematea eta elkarte sarea indartzenlaguntzea, garapen bidean dauden herrialdeen errealitatea eta herrialde aberatsekiko desberdintasun egoera iraunarazten duten kausak ezagutzeko. Proiektu horiek Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko enklabean egin beharko dira, Gasteizko udalerrian izan ezik, 2023ko urtarrilaren 1etik abenduaren 1era bitartean.