Deialdiak: Irabazteko xederik gabeko elkarteek eta entitateek garapen bidean dauden herrialdeetan unean uneko lankidetza ekintzak egiteko dirulaguntzen deialdia
Azken eguna: 15-02-2023 - Hasierako data: 19-01-2023
Deitzaile: Arabako Foru Aldundia
Dirulaguntza ematearen xedea, baldintzak eta helburua
Artikulu honen xedea da ezartzea garapen bidean dauden herrialdeetan burutu beharreko garapenerako lankidetzako eta irabazteko asmorik gabeko erakundeek sustatutako urteko ekintza
puntualak finantzatzekolaguntzei aplikatu beharreko berariazko araudia.
Garapenerako lankidetzako ekintza puntualtzat jotzen dira beren ezaugarriengatik edo txikiak izateagatik urte anitzeko proiektuetan lekurik ez daukaten eta/edo beste gizarte eragile batzuentzat
lankidetzarako sarbide diren ekintzak.
Emandako dirulaguntzaren helburua erakunde eskatzaileak proposatutako eta administrazioak onartutako ekintza zehatzak finantzatzea izango da, betiere horiek deialdi honetan zehaztutako gaikako arloetan sartzen badira.
Ekintza horiek diruz lagundu ahal izateko, funtsen xede diren gastuak diruz laguntzeko modukoak izan beharko dira, deialdi honetan ezarritako baldintzen arabera.
Diruz lagundutako jarduera erakunde eskatzaileak bere eskabidean planteatutako baldin-
tzetan egin beharko da, Administrazioak dirulaguntza emateko prozeduran edo gauzatze aldian onartu dituen aldaketekin, hala badagokio, betiere aldaketa horiek ez badute aldatzen dirulaguntza ematearekin lortu nahi zen helburua.
Ondorio guztietarako, dirulaguntzaren edo laguntzaren erakunde onuraduna izango da hura gauzatzearen eta behar bezala justifikatzearen arduraduna, organo emailearen aurrean, tokiko bazkideek edo atzerriko aurkako alderdiek guztiz edo partzialki gauzatu duten kontuan hartu gabe.
Ez da azpi kontratutzat joko tokiko bazkideek edo atzerriko aurkako alderdiek guztiz edo zati batean gauzatzea dirulaguntza edo laguntza, Arabako Lurralde Historikoko Dirulaguntzen urriaren 19ko
11/2016 Foru Arauak 27. artikuluan jasotakoaren ondorioetarako. Behar bezala identifikatu beharko dira tokiko bazkideak edo aurkako alderdiak, proiektuan edo jardun proposamenean.
Erakunde onuradunak lotutako pertsonekin edo erakundeekin hitzartu ahal izango du betearazpena, betiere honako baldintza hauek betetzen badira:
1. Kontratazioa merkatuko baldintza normalen arabera egitea.
2. Dirulaguntza ematen duen organoaren aldez aurreko baimena lortzea (II. eranskinean jaso-
tako eskabide ereduaren arabera).
Azpikontratazioari dagokionez, onuradun batek azpikontratatu egiten duela ulertuko da dirulaguntzaren xede den jarduera osorik edo zati batean hirugarrenekin hitzartzen duenean. Kontzeptu horretatik kanpo geratzen da erakunde onuradunak dirulaguntza jaso duen jarduera bere kabuz gauzatzeko egin behar dituen gastuen kontratazioa.