Deialdiak: Txirotutako beste herrialdeekiko lankidetza eta garapenerako hezkuntza programei dirulaguntzak.
Azken eguna: 06-02-2023 - Hasierako data: 17-01-2023
Deitzaile: Hernaniko Udala
Diru-laguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Diru-laguntzak (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/665833).
2022ko abenduaren 15ean egin zen Tokiko Gobernu Batzordeak, erabaki zuen dirulaguntzak ematea arautzen duten oinarri orokorrak eta deialdia onartzea. Horien artean:
Txirotutako beste herrialdeekiko lankidetza eta garapenerako hezkuntza programei dirulaguntzak.
Onuradunak: GKEak.
Helburua: Honako deialdi honek konkurrentzia librean dirulaguntzak plazaratzea bilatzen du, zeharbidez genero-ekitatea komunitate eta kolektiboen sendotzea eta eskubide indibidual eta kolektiboen defentsa sustatzen duten garapenerako lankidetza proiektuak gauzatu ahal izateko.
Kopurua: 346.622 €.
Epeak: iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 20 egun naturaleko epean, honako ordutegian: astelehen, asteazken eta ostiraletan 8:00etatik 14:00etara, eta astearte eta ostegunetan 8:00etatik 18:30era.
Pertsona edo kolektibo interesdunek udalaren web orrian aurkitu dezakete informazio zehatza: http://www.hernani.eus/eu/dirulaguntzak eta Herritarren Harrera Zerbitzuan (HHZ).
Hernani, 2022ko abenduaren 15a.— Xabier Lertxundi Asteasuinzarra, alkatea.