Deialdiak: Garapenerako lankidetza proiektuak diruz laguntzeko deialdia
Azken eguna: 23-09-2022 - Hasierako data: 06-07-2022
Deitzaile: Eusko Jaurlaritza eta Osakidetzako langileen elkartasun fondoa zer0,7
HELBURUA
Deialdi honen helburua da lan solidarioa egiteagatik ezagunak diren Gobernuz Kanpoko Erakundeei (GKE) diru-laguntzak ematea, Nazio Batuen Erakundearen (NBE) Giza Garapeneko Indizearen (GGI) araberako Afrikako 15 herrialde pobreenetan edo Amerikako 8 herrialde pobreenetan garatzen diren proiektuak gauzatzeko.
ESKATZAILEAK.
Diru-laguntzak eskuratu ahal izateko, honako baldintza hauek bete behar dituzte GKEek:
- Eratuta egotea eta dagokion errolda ofizialean legearen arabera izena emanda, deialdiaren data baino urte bete lehenagotik gutxienez.
- Irabazi-asmorik gabekoa izatea, eta besteen onerako lanean aritzea.
- Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) jardutea eta egoitza edo ordezkaritza bertan
izatea.