Deialdiak: Ekintza humanitarioko proiektuetarako laguntzak
Azken eguna: 31-12-2022 - Hasierako data: 12-04-2022
Deitzaile: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
Xedea:
Ebazpen honen xedea da ekainaren 18ko 90/2019 Dekretuan (2019ko ekainaren 26ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 120. zenbakia.) araututako laguntzen 2022ko deialdia egitea. Dekretu horren bidez, ekintza humanitarioko proiektuetarako laguntzak arautzen dira, gatazka-testuinguruetan eta beste indarkeria-egoera batzuetan krisi humanitarioak jasaten dituzten biztanleentzat, eremu humanitarioan erabiltzen diren nazioarteko estandarren bitartez identifikatuta.
Epea:
1.– 2022ko aurrekontu-ekitaldi osoan aurkeztu ahal izango dira ekintza humanitarioko proiektuetarako laguntza-eskabideak, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Hala ere, dirulaguntza-modalitate horretan esleitutako diru-zuzkidura agortzen bada, eskabideak aurkezteko epea amaitu egingo da, EHAAn horren berri ematen den egunean.