
03-03-2003 - 03-03-2003
Elkarturik han eta hemen
Ondoren azalduko ditugun gaiak Jardunaldi hauetan agertutakoak dira (hitzaldietan, eztabaidetan, lantegietan). Baldin Iparraldeko GGKE-ek benetan nahi badute gizon eta emakumeen giza garapena bultzatzeko helburu amankomunera iritsi, orduan ezinbesteko lana izango dute gai hauek aztertu, eztabaidatu eta erantzutea.
- Zer da guretzat pobrezia, gabezia bat ala zapalkuntza mota bat?
- Zer bilatzen dute Iparraldeko eta Hegoaldeko GGKE-ek emakumentzako ekoizpen proiektuak bultzatzen dituztenean: emakumeen autonomia ekonomikoa ala soilik familiaren ongizatea?
- Zein da Iparraldeko GGKE-en eginkizunetariko bat: boteretze prozesuak
bultzatzea ala jadanik martxan daudenei laguntzea?
- Ba al dago ezer Afrikan jirafak, harrikatzeak, esklaboak, diamanteak eta burkak
aparte? Ba al dago gizarte mugimendurik?
- Gure Hegoaldeko kontraparteetan antzematen ditugun erresistentzien artean
zenbat dira, izatez, Iparraldeko GGKE-en erresistentziak?
- Nola erabakitzen dugu GGKE-ok zeintzuk diren Hegoaldeko emakumeen beharrizan
eta interesen lehentasunak?
- Nola antola daiteke Iparralde eta Hegoaldearen arteko harreman-marko duin bat
jakinik kasu askotan lankidetzak ez duela errealitatea sakonki eta
jarraikitasunez transmititzen, dela interbentzioen urgentziagatik edo dela fondoak
bilatu behar izateagatik?
- Zer da emakumeen antolakuntza: proiektuen “zeharkako ondorio” on bat, ala generoko inpaktu adierazle positibo bat proiektuetan? 9
- Ikusirik emakume afrikarren errealitateari buruz komunikabideek helarazten
dizkiguten estereotipo guztiak, zer egin daiteke irudi egiatiago bat
zabaltzeko?
- Zer egin dezakezu zure erakundeak genero faktorea aintzat hartzen ez duenean, hau da, genero faktorerako “itsua” denean? 11
- GGKE-ok apustu egin behar ote genuke Hegoaldeko mugimendu feministen alde?
- Posible al da genero ezberdintasunaren arazoari heltzea kontuan hartu gabe generoak klasearekin, etniarekin, belaunaldi ezberdintasunarekin eta aukera sexualarekin daukan lotura?