30-09-2022 - 01-10-2022
Eraldaketa sozialetako hezkuntzari buruzko V. jardunaldiak.
Hezkuntza eraldatzailerantz aurrera egiten: erakunde eta instituzio publikoen arteko aliantzak.
2022ko irailaren 30ean eta urriaren 1ean jardunaldi hauek antolatu ditu Euskadiko GGKE-en Koordinakundeak, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak eta Hegoa Institutuak. Hau izan da ekimenaren programa:
Irailaren 30ean, ostirala
ONCE aretoa (Etxaide Kalea, 14), Donostia
17:30 – 17:45 Jardunaldien inaugurazioa
17:45 – 18:45 Hasierako ponentzia elkarrizketan
Anahi Guelman
Hezkuntza Zientzietan doktorea eta lizentziatua Buenos Aireseko Unibertsitatean (UBA). CLACSO erakundeko “Herri-hezkuntza eta Pedagogia Kritikoak” lantaldeko kidea. UBAko ikerketa-proiektuen zuzendaria da (proiektu horiek lan produktibotik lantzen dituzte pedagogia deskolonizatzaileak), Hezkuntza Zientzien Departamentuko zuzendaria eta UBAko Hezkuntza Zientzien karrerako Pedagogia Katedrako irakasle titularra. Hainbat liburu eta zientzia-aldizkarietarako artikuluak idatzi ditu.
Suyapa Martínez Scott
Suyapa Martínez Scottek Pedagogiako doktoretza egin zuen Valladolideko Unibertsitatean eta Pedagogia Departamentuko irakasle kontratatu doktorea da Segoviako Hezkuntza Fakultatean (UVa). Unibertsitateko irakaskuntzarekin, Hezkuntza kritiko eta inklusiboarekin eta Garapenerako eta Herritartasun Globalerako Hezkuntzarekin lotutako I+G+B, irakaskuntza-berrikuntzako proiektu eta ikerketa-talde ezagunetako kidea da. Gaur egun, Valladolideko Unibertsitateko Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Behatokiko (OCUVa) zuzendaria da.
Moderatzailea: Josu Oscoz – Arabako Foru Aldundia
18:45 – 19:15 Galderak eta erantzunak
19:15 – 19:30 Lehenengo egunaren itxiera
2022ko urriak 1, larunbata
Larramendi Ikastetxea (Seminarioan), Donostia
9.30 – 10.45 Goizeko solasaldia
Esperientzia eraldatzaileak, sareen eta aliantzen ikuspegitik, eta diskurtsoaren eta praktikaren arteko koherentziaren sustapenean.
Parte hartzaileak: Mariano Flores Lafede.Cat, María Monzo Tatje Bartzelonako Udaleko Justizia Globaleko eta Nazioarteko Lankidetzako Zuzendaria, Liz Meléndez Centro de la Mujer Peruana Flora Tristán (Peru), Alberto Gastón Unibertsitate Kritiko Sarea - Gizarte Mugimenduen Herri Unibertsitatea.
Moderatzailea: Zaloa Pérez - REAS Euskadi
10:45 – 12:30 Talde-tailerrak
12:30 – 13:00 Kafea hartzeko atsedenaldia
13:00 – 13:20 Azken iruzkinak Anahi Guelmanen eskutik
13:20 – 13:30 Jardunaldien ebaluazioa