27-06-2022 - 27-06-2022
Elkartasunaren kriminalizazioa
Azken urteotan, murrizketa handiak jasaten ari gara gizarte zibil antolatuaren parte-hartze sozial eta politika eskubideetan, autoritarismorako joera nabarmena duten herrialde eta lurraldeetan. Nikaragua, El Salvador, Kolonbia edo Palestina euskal lankidetzak presentzia handia duen lurraldeak dira. Horien aldeko apustuak, gizarte zibil artikulatua eta kontzientziatua eraikitzea lortu du, egungo garapen sistemari aurre egiteko eta alternatibak proposatzeko, giza eskubideen defentsaren ikuspegitik, feminismotik, ikuspegi dekolonialetik...
Erakunde hauek, beren egunerokotasunean, beren komunitateekin, prozesuekin eta lurraldeekin “bizia irakasten” digute, eta tokiko agintarien kriminalizazioa eta jazarpena jasaten ari dira. Nazioarteko lankidetzan eta ekintza humanitarioan eragina duten ospea galtzeko kanpainen helburu dira (bai politikoki, juridikoki eta mediatikoki).
Hori dela eta, egoera honek hartu duen norabide autoritario honekiko gure kezka adierazi nahi dugu, gure ustez garrantzitsua delako gorroto- eta deslegitimazio-diskurtsoen aurrean, euskal lankidetzak giza eskubideen aldeko erakundeekin eta lurraldetasun aniztasunean lanean jarraitzeko konpromisoa aldarrikatzea.
Eta konpromiso hori garatu ahal izateko, euskal GGKEok paper protagonista izaten jarraitzen dugu, Euskadiko GGKE-en Koordinakundearen baitan dauden hainbat lantalde antolatuz, errealitate horrek sortutako arazoei aurre egiteko, partekatzeko eta ikusarazteko.
Programa:
09: 00-09: 15 izen ematea
09:15 Ongi etorri
09:30 – 11:00
1. mahaia. «Kriminalizazio-estrategiei aurre egiteko ekimenak ikastea: sozialak, juridikoak eta politikoak».
• Paula Barrios. Abokatua. Mujeres transformando el mundo elkarteko zuzendaria.
• Sandra Vicente. Freelance kazetaria.
• Karlos A. Castilla. Abokatua. Zuzenbidean doktorea, Pompeu Fabra Unibertsitatean
Moderatzailea: Alberto Cereijo. Zehar-Errefuxiekin. Giza eragile eta parte hartzeko zuzendaria.
11:00 – 12:30
2. mahaia. «Euskal lankidetzarako egungo egoera eta erronkak Hegoaldeko lurraldeetan».
• Lucia Ixiú. Kazetaria. Guatemala
• Jaime Sánchez. Aktibista komunitarioa. El Salvador
• Giza eskubideen defendatzailea. Kolonbia
Moderatzailea: Carolina de León. Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutua
12: 30-13: 30 La Gernikesan kateringa
13:30-15:00
3. mahaia. “Euskal erakunde publikoek Hegoaldeko herrialde eta lurraldeetan giza eskubideen aldeko erakundeak eta euskal lankidetza defendatzeko hartutako konpromisoak”.
• Paul Ortega. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria. Eusko Jaurlaritza.
• Silvia Abascal. Garapen Lankidetzarako zuzendari nagusia. Kantabriako Gobernua.
• Alba Martínez Vélez. Sant Boi de Llobregat udalerriko Lankidetza zuzendaria. Bartzelona.
Moderatzailea: Miquel Carrillo. Espainiako GGKEen Koordinakundeko Gobernu Batzordeko kidea.
2022ko ekainaren 27a
Bilborock Aretoa. Mesedeetako Kaia, 1. Bilbo.
Jardunaldi osoa:
Antolatzailea: Euskadiko GGKE-en Koordinakundea
Laguntzaileak: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala