
20-12-2021 - 20-12-2021
Lankidetza feministarantz
2021eko abenduaren 20an, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziarekin batera, Lankidetza feministarantz jardunaldia antolatu genuen.
Garapenerako lankidetzaren sektorean urte asko daramatzagu genero ekitatea lortzeko politika eta praktiketan aurrera egiten. Jardunaldi hauen bidez, beste urrats bat egin eta lankidetza feministaren kontzeptura hurbildu nahi gara, asmo handiagoko helburuekin eta begirada irekiago eta inklusiboago batekin, zeinak feminismoa politika publikoen ardatz gisa aldarrikatzen duen.
Kontzeptu hori garapenerako lankidetzan nola txertatu aztertu dugu, baita zeintzuk diren haren inplikazioak eta erronkak; eta hori guztia gai horretan adituak diren emakumeen eskutik. Emakume horiek, hainbat espaziotatik, publikoak eta GGKE-etakoak, lankidetza feminista eraikitzeko urrats sendoak egiten ari dira.
Hona hemen jardunaldiaren parte-hartzeak:
-Jardunaldiaren aurkezpena: Lankidetza feminista mundua eraldatzeko lankidetza-sistema berri gisa, Mercedes Ruiz-Gimenez Aguilar
-Mahai ingurua. Clara Murguialday Martínezek moderatuta:
Marina Estarellas Fiol, Lankidetzarako Zuzendaritza Nagusia, Balearretako Gobernua
Eveling Carrazco López, feminista dekoloniala eta ikertzailea
Verónica Castañeda Blandón, GGKE-en estatuko koordinatzailea
Estrella Ramil Paz, ekintzaile feminista eta feminismoetan, generoan eta nazioarteko
lankidetzan aholkularia