
28-11-2021 - 28-11-2021
Gasteiz konexioan: Goazen elkarrekin! Munduko gazteak batera pandemiari aurre egiten
Gasteizko eta munduko beste toki batzuetako gazteek bat egin dute Goazen-ekin pandemiari nola aurre egiten dioten erakusteko. ETBko gazteen telesaileko Lorea Intxausti eta Xanti Korkostegi aktoreek parte hartu dute sentsibilizazio-jardunaldi honetan.
Musikaren, dantzaren, bideoen, umorearen, sorpresen eta testigantzen bidez, gazteek ezagutarazi dute nola bizi dituzten garai hauek munduko hainbat tokitan, eta pandemian duten rolari buruzko hausnarketa egingo dute.
Zehazki, Gasteizko Haur eta Nerabeen Elkarguneko gazteek hartu dute parte. Udal-espazio horretan haurrek gai interesgarriei buruzko iritzi eta proposamenak adierazi eta partekatzen dituzte, eta adierazten dute zer iruditzen zaien garrantzitsua eta beharrezkoa hiriarentzat, betiere parte-hartzetik abiatuta eta hiriko elementu aktibo eta arduratsu gisa.
Itaka-Escolapios kolektiboko gazteek ere parte hartu dute. Gasteizko kolektibo horrek (zeina beste herrialde eta hiri batzuetako taldeekin harremanetan dagoen etengabe) balioetan oinarritutako hezkuntza sustatzen du, besteak beste, denbora librean, elkartasunean, kulturartekotasunean eta errespetuan.
Gainera, Togo, Gabon, Kolonbia eta Indiako gazteek ere parte hartu dute; herrialde horietan Arabako garapenerako GKE-ek garapenerako lankidetza-proiektuak lantzen dituzte hainbat arlotan.
Ikigai Dance Studio taldeko gazteen emanaldiek azaroaren 28ko arratsaldea animatu dute Gasteizko Europa Biltzar Jauregian. Hiri-dantzako eskola bat da, eta bertako gazteek laguntasuna, diziplina eta antzeko balioak ikasten dituzte dantzaren bidez:
Antolatzailea: Euskadiko Garapenerako GKE-en Koordinakundea
Laguntzaileak: Vitoria-Gasteizko Udala, Arabako Foru Aldundia eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia