
24-09-2021 - 25-09-2021
Gizarte-eraldaketarako hezkuntzari buruzko IV. jardunaldiak
Giza eskubideak, guztientzako eskubide? Begirada kritiko bat hezkuntzatik
2021eko irailaren 24an eta 25ean Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren IV. Jardunaldiak egin ziren birtualki. Aurtengo izenburua izan zen “Giza eskubideak, guztientzako eskubide? Begirada kritiko bat hezkuntzatik”, eta eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren, Euskadiko GGKE-en Koordinakundearen eta HEGOA Institutuaren artean antolatu dituzte. Ekimena zuzenduta dago irakasleei, hezitzaileei, gizarte entitateetako langileei zein garapenerako lankidetzako kideei, eta, oro har, gaian interesa duen orori.
Inaugurazio-hitzaldia irailaren 24an izan zen, eta, bertan, Helena Malenok eta Arturo Orregok elkarrizketa bat izan zute, Gernika Gogoratuz erakundeko zuzendaria den María Oiangurenen moderaziopean. Helena Maleno giza eskubideen defendatzailea, ikertzailea, eta migrazioetan eta gizakien salerosketan aditua da. Marokon bizi da duela 20 urte eta bertatik salatzen ditu Hegoaldeko Mugan egiten diren giza eskubideen urraketak. Arturo Orrego, Filosofian doktorea, teologoa eta hezkuntzan, kulturan eta politikan aditua:
Jardunaldiek hurrengo egunean, irailaren 25ean, jarraitu zuten goizeko solasaldi batean, eta hainbat erakundek giza eskubideen ikuspegia duten 3 eraldaketa-esperientzia aurkeztu zituzten: Nazioarteko Elkartasuneko Irene Ortizek hitz egin zuen pertsona migratzaileen eskubideez; Mugen Gainetikeko Paty Ortizek LGTBI pertsonen eskubideez, eta Manuela Ramos Peruko Mugimenduko Elga Pradok emakumeen eskubideez. Pepe Ruizek (Mugarik gabeko Ingeniaritza) moderatu zuen solasaldi:
Eztabaida aberastu nahian, esperientziak azaldu eta gero Zoom aplikazioaren bidez lantegiak egin ziren taldeka hausnartzeko hezkuntzan giza eskubideen ikuspegia nola bermatu daitekeen.
Amaierako ponentzia, “Giza eskubideen ikuspegi humanista, antropozentrikoa eta estatu-zentrikoa hezkuntzan” izenburupean, Reinaldo Matias Fleuri, Brasilgo Hezkuntza Doktorea, eta dekolonialitatean eta giza eskubideetan adituaren eskutik izan zen. Bertan, hezkuntzan giza eskubideen ikuspegi humanistaz, antropozentrikoaz eta estatu-zentrikoaz mintzatu zen eta aurreko bideoan ikus daiteke 2:29:15etik aurrera.