
01-12-2020 - 01-12-2020
Mundu-mailako begirada pandemiari osasun eta berdintasunetik. Amurrioren eta munduaren ekimen solidarioak krisiari aurre egiteko
-Elkarrizketa pandemiak emakume eta gizonen artean izan duen eragin desberdinari buruz, baita munduko hainbat herrialdetan ere:
Amaia Bacigalupe de la Hera, aditua osasun eta generoan, eta EHUko irakaslea.
Eduardo García Langarica, landa-medikua eta Espainiako Medicus Mundi Elkarteen Federazioko presidentea.
-Ekimen solidarioak Amurrion eta munduan, pandemiari aurre egiteko:
Amurrioko tokiko boluntario-sarea:
Boluntarioen eta elkartasunaren sarea, konfinamenduan zehar bizilagunei lagundu zieten pertsona eta kolektiboek osatzen dutena.
Zaraobe institutua:
3D-ko babes-biserak fabrikatzeko ekimena, tokiko merkataritzan, adinekoen egoitzetan eta Osakidetzan banatu zirenak konfinamenduan zehar.
Doctora Beituha elkartea:
Saharako sentsibilizazio-kanpainak, boluntarioek egindakoak pertsonen babesa eta zaintza sustatzeko.
Cauca Eskualde Batzorde Indigena:
Pandemian zehar, Kolonbiako indigena-komunitateek euren uztak elikagaiak hornitzeko arazoak zituzten hiri-eremuekin partekatu dituzte.
Aurkezle eta moderatzailea: Iratxe Estrada, kazetaria
Antolatzaileak: Euskadiko GGKE-en Koordinakundeak, Amurriko Udala
Laguntzaileak: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia, Arabako Foru Aldundia