
27-06-2012 - 27-06-2012
ARABATIK MUNDURA Nazioarteko lankidetzako I. arabar Foroa
Ongi dakigun bezala, gaur egungo egoera ekonomikoak eta erakundeek defendatzen dituzten politikek arrisku larrian jarri dute urtetan Araban landu den garapenerako lankidetza politika.
Euskadiko GGKEen Koordinakundean uste dugu ezinbestekoa dela balioan jartzea garapenerako lankidetza deszentralizatu publikoko politika bat, lankidetzako eragile guztien artean diseinatutako ereduari jarraituko diona. Euskadin hainbat esperientzia positibo daude, agerian uzten dutenak krisi garaian ere defenda daitezkeela elkartasun eta justizia sozialeko irizpideak.
Gai honen inguruan gogoeta egiteko eta esperientzia eta jardunbide egokien trukea abiapuntutzat harturik, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak ARABATIK MUNDURA nazioarteko lankidetza I. arabar foroa antolatu du. Ekitaldia Gasteizko Montehermoso Kulturunean ospatu zen ekainaren 27an. Horretarako, zenbait euskal erakunden ordezkarien parte-hartzea izan zen, beste lurralde batzuetan modu egokian garatzen ari diren garapenerako lankidetza ereduak partekatzeko. Horrez gain, beste pertsonen parte-hartzea izan zen ere: José Ángel Cuerda, Gasteizko alkate ohia eta Elo Mayo, Gizarte Kontseiluaren lehendakariordea, besteak beste.
Gonbidatutakoak:
-Eusko Jaurlaritza: Marta Ares (Garapenerako
Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendaria)
-Bilboko Udala: Miguel Pérez (Garapenerako Lankidetza Sailako burua)
-Donostiako Udala: Jon Albizu (Gizarte Ongizateko,
Lankidetzako eta Mugikortasuneko zinegotzia)
-Bizkaiko Foru
Aldundia: Xabier Legarreta (Berdintasunezko zuzendari nagusia)
-Gipuzkoako
Foru Aldundia: Arantzazu Santos (Nazioarteko lankidetzako
zuzendaria)
Prentsa oharra ikusi