Dokumentazioa: Prentsa oharrak eta jakinarazpenak
Zero Pobrezia Plataformak alternatibak eta kontsumo ohitura berriak proposatzen ditu gizarte justuago bat lortzeko
Aberastasunaren aurka jo, orain! lelopean Donostiako Zero Pobrezia Plataforma eta Euskadiko beste zenbait kolektibo kalera irtengo dira denontzako gizarte justuago bat aldarrikatzeko.
Ez gara krisitik aterako etengabeko kontsumoan oinarritutako mugagabeko hazkunde ekonomikoa sustatzen badugu. Egoera honetatik irteteko, tokiko bizi- eta kontsumo-ohitura justuak errebindikatu behar dira, herritarren benetako premiak estaltzen dituztenak.
Mundu osoko 1.300 milioi pertsonak euro bat baino gutxiagorekin bizi behar dute egunero; horrek esan nahi du zerbait gaizki egiten ari garela. Aberatsenen %10 munduko aberastasunaren %85aren jabe da, eta horrek ez gaitu epel utzi behar. Euskal biztanleriaren %19 pobrezia edo bazterkeria arriskuan bizi da, eta horrek ekintzara bultzatu behar gaitu!
Donostia, 2011ko urriaren 13a. Urriaren 17a da Pobreziaren eta Bazterkeria Sozialaren aurkako Borrokaren Nazioarteko Eguna. 2005etik hona, hainbat ekintza garatu dira nazioartean eta baita ere Euskadin pobrezia desagerrarazteko neurri eraginkorrak hartu beharraren premiaz kontzientziatzeko.