Dokumentazioa: Prentsa oharrak eta jakinarazpenak
Bizkaiko zenbait kolektibok alternatibak eta kontsumo ohitura berriak proposatzen dituzte gizarte justuago bat lortzeko
Aberastasunaren aurka jo, orain! lelopean Euskadiko zenbait kolektibo kalera irtengo dira denontzako gizarte justuago bat aldarrikatzeko.
Ez gara krisitik aterako etengabeko kontsumoan oinarritutako mugagabeko hazkunde ekonomikoa sustatzen badugu. Egoera honetatik irteteko, tokiko bizi- eta kontsumo-ohitura justuak errebindikatu behar dira, herritarren benetako premiak asetzen dituztenak.
Mundu osoko 1.300 milioi pertsona euro bat baino gutxiagorekin bizi behar dira egunero; horrek esan nahi du zerbait gaizki egiten ari garela. Aberatsenen %10a munduko aberastasunaren %85aren jabe da, eta horrek ez gaitu epel utzi behar. Euskal biztanleriaren %19a pobrezia edo bazterkeria arriskuan bizi da, eta horrek ekintzara bultzatu behar gaitu!
Bilbon, 2011ko urriaren 13an. Urriaren 17a Pobreziaren eta Bazterkeria Sozialaren aurkako Borrokaren Nazioarteko Eguna da. 2005etik hona, hainbat ekintza garatu dira nazioartean eta Euskadin ere pobrezia desagerrarazteko neurri eraginkorrak hartu beharraren premiaz kontzientziatzeko.