Dokumentazioa: Garapenerako lankidetzarako koherentzia Eusko Jaurlaritzan
Euskal Autonomia Erkidegoko Garapenerako Politiken Koherentziarako Erreferentzia Esparrua

Lehendakariak 2016an aurkeztu zuen dokumentua. Agiri horren bidez, Eusko Jaurlaritzak onartzen du Garapenerako Politiken Koherentziak gobernuaren jarduketatarako oinarrizko erreferentea izan behar duela, bai barneko garapen-estrategiei dagokienez, bai kanpo‑jarduketei dagokienez edo bien arteko harremanari dagokionez. Horrenbestez, Eusko Jaurlaritzak Garapenerako Politiken Koherentziari buruzko erreferentzia‑esparru hori sinatu eta ezagutarazten du, politika publikoen hausnarketan eta horiek egiterako orduan aintzat har dadin.