Dokumentazioa: Garapenerako lankidetzarako koherentzia Eusko Jaurlaritzan
Garapenerako Politiken Koherentzia Euskadin: diagnostikoa eta proposamenak

Hegoa Institutuaren (UPV/EHU) Garapen eta Lankidetzako Politikei buruzko Ikerketa Taldeak Eusko Jaurlaritzarentzat egindako ikerketa da, zeina Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak agindu duen.
Aipatu behar da ezaugarri horiek dituen eta estatuz azpiko gobernu baten ekimen bidez egiten den lehenengo azterketa dela eta egiteko orduan Eusko Jaurlaritzako hainbat sail eta erakundetako pertsonen inplikazio handia egon dela, baita GGKE-ena ere.
Argitalpenaren bidez bertan egiten diren hausnarketak zabaldu eta gizarteratu nahi dira, esparru politiko eta sozialera hedatuz horiek ikertu eta eztabaidatzeko, baita euskal esparrutik harago ere; eta proposatzen diren ekimenak Euskadin abian jartzea erraztu nahi da.