Dokumentazioa: Garapenerako lankidetzarako koherentzia Eusko Jaurlaritzan
Hezkuntza-politiken eta balioetan prestatzeko politiken koherentziari buruzko txostena.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluak sustatutako eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren, eLankidetzaren eta Kualitate Lantaldearen lankidetza izan duen hezkuntza-arloko garapen jasangarrirako politiken koherentziari buruzko lehen txostena. Esteka honetan, egindako txostena, laburpen bat, aurkezpen-bideo bat eta egindako infografiak aurki ditzakezue.
Garapen jasangarrirako politiken koherentziaren inguruan lan egiteko lehen ahalegina izan da, garapenerako politiken koherentzia neurtzeko tresna zehatz bat erabiltzea ahalbidetu duena. Tresna hori txostenaren aztergaira eta gobernu autonomiko baten testuingurura egokitu da.