Dokumentazioa: Prentsa oharrak eta jakinarazpenak
Donostiako kaleak mezuez beteta esnatu dira gaur COVID-19aren txertoa eskuratzeko munduan dauden desberdintasunei buruz hausnartzeko eta osasun-eskubidea pertsona guztiontzat aldarrikatzeko
Donostian, 2021eko urriaren 15ean. Donostiako Zero Pobrezia Plataformak gaur urriaren 15ean, ostiralean, lehenengo orduan egindako kale-ekintza baten bitartez (argazkiak hemen ikusi) hiria esnatu du helburu honekin: COVID-19ren aurkako txertaketan munduan ematen diren desberdintasunen inguruan herritarrengan hausnarketa eragitea.
Horretarako, plataformak kartel iradokitzaileak jarri ditu kaleko eta plazetako bakuetan lelo honekin: Nigerian/Sudanen/Guatemalan bizi bazara eta txertatu nahi baduzu, eserita itxaron. Horren bidez, adierazi nahi izan dute herrialde horietan oso dosi gutxi daudela eta, ondorioz, txertaketa oso motela eta desberdina dela aberastutako herrialdeekin alderatuta, non txerto gehiago dauden.
Halaber, autobusetako geltokietan beste kartel bat jarri dute lelo honekin Zure txertoak EZ nau babesten: osasun-eskubidea denontzat. “Hilabete hauetan oso ezaguna egin den mezu instituzionalaren moldaketa probokatzailea da. Horren mezua aldatu dugu, eta bertako argazkiak ordezkatu ditugu txerto gutxi dauden txirotutako herrialdeetako pertsonen aurpegiak jarriz”, azaldu dute.
Denbora errekorrean, zientzia gai izan da COVID-19aren aurkako zenbait txerto mahai gainean jartzeko. Hala ere, “ekintza honekin salatu nahi dugu herrialde guztiek ez dituztela aukera berdinak horiek eskuratzeko”, diote. Osakidetzaren txertaketa-buletinaren arabera, Euskadin biztanleriaren ia % 90 erabat immunizatuta dago. Our World in Data iturriaren irudikoz, herrialde pobreenetan (diru-sarrera txikiak dituztenetan), berriz, biztanleriaren % 1,3k baino ez du jaso txertoa. Esate baterako, irailean, afrikar herrialde guztietan biztanleriaren % 1ek baino gutxiagok zeukaten txertoaren pauta osoa jarrita”, ohartarazi dute.
Gainera, gogoratu dute herrialde txirotuek dosiak metatu dituzten bitartean, beren benetako beharren gainetik ere, gainerako herrialdeek ez dakitela txertorik jasoko duten ala ez. Ondorioz, The Intelligence Economist Unit (EIU)aren arabera, herrialde pobretu askok ezin izango diote txertorik jarri beren biztanleriaren gehiengoari 2023ra arte. “Desberdinkeria lizun horren beste adibide bat txertoaren kostua da, Hegoafrikan 2,5 aldiz gehiago kostatzen baita Europako herrialde gehienetan baino”, azpimarratu dute.
Urriaren 17a Pobreziaren eta Bazterketaren aurkako Nazioarteko Eguna oroitzen da. “Kale-ekintza erraz honen bidez oinezkoekin bat egin nahi izan dugu egunero zapaltzen dugun lekuetan, lan egitera edo ikastera joateko, erosketak egiteko edota paseatzeko edo atsedena hartzeko. Erronka bota diegu eten egin dezaten eta hausnarketa egiten dezaten gure gizarteetan dauden desberdinkeria anitzen inguruan. Desberdintasun horiek COVID-19aren aurkako desiratutako txertaketan munduan ere islatzen dira-eta”, azaldu dute plataformatik.
Pandemia pobrezia eta desberdintasunak sortzen dituen faktorea da, eta pobrezia eta desberdintasunak desagerrarazteko azken urteotan egin diren aurrerapenak geldiarazten ari da. Hori dela eta, “pandemia amaitzeko, ezin ditugu txertatu soilik herrialde batzuetako biztanleak. Erantzuna eraginkorra izan dadin, diru-sarrera handiko herrialdeek konpromisoa hartu behar dute mundu osoko dosiak bidezko moduan banatzeko. Atzerapenaren ondorioz, jende gehiago hiltzen da, oztopatzen da suspertze ekonomiko globala, eta erraztu egiten da birusaren aldaera berriak agertzea”, ohartarazi dute.
Urriaren 13an, asteazkenean, Donostiako Zero Pobrezia plataformak, hiriko 21 erakunde eta mugimendu sozial biltzen dituenak, bere aldarrikapen eta mobilizazioak aurkeztu zituen Donostian nazioarteko egun honen harira. Haien artean gogoratzen dute Zure txertoak EZ nau babesten: osasun-eskubidea denontzat lelopean antolatu duten bizikleta-martxa herrikoi eta erreibindikatzailea igande honetan, urriaren 17an. Txita Sound System-ek girotuko du martxa eta Donostiako Haizearen Orrazitik irtengo da, 12:00etan, eta Boulevardean amaituko da. Gainera, urriaren 19an, asteartean, 19:30etan, Kresala Zine klubean (Trueba zinemak), zine foruma antolatu dute La mujer del chatarrero pelikularekin. “Gure munduak dituen erronka eta mehatxuen aurrean, ezin gara geldi egon, beraz, bi ekimen horietan parte hartzera deitzen ditugu herritarrak”, amaitu dute.
(Informazioa zabalduta dago urriaren 13an zabaldutako prentsa-oharrean.)