Dokumentazioa: Prentsa oharrak eta jakinarazpenak
Garapenerako euskal GKEak hauteskunde kanpainan sartu dira eta gogorarazi dute lankidetza politika publikoak irtenbidearen parte direla COVID-19aren krisian
Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 8a. Uztailaren 12an, herritarrek Eusko Legebiltzar eta Jaurlaritza berria eratuko dute eta horiek zehaztuko dituzte COVID-19aren krisiaren irteera finkatuko dituzten politikak. Hori dela eta, Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundeak, nazioarteko lankidetzan lan egiten duten 79 GKEz osatua, hauteskundeetara aurkezten diren alderdi politiko nagusienekin bildu da aurkezteko 3 eskakizun eta 11 neurri kalitatezko euskal lankidetzari bultzada emateko eta COVID-19 krisiari bidezko irtenbidea bermatzeko (atxikituta). Proposamen sorta horrek nahi du, bereziki egungo testuinguruan, gure gizartea kohesionatzen dituzten politika sozialak sendotzea, horien artean lankidetza. “Hauteskunde-kanpainak termometroa da alderdien konpromiso solidarioa neurtzeko eta haien balioak zein diren jakiteko”, azpimarratu dute.
3 eskaera eta 11 neurri
Alderdiei aurkeztutako proposamenen artean azpimarratzen dituzte:
1.- Bermatzea lankidetza-publiko sendotua, koordinatua eta egonkorra, joan-etorri politikoen eraginetik salbu; antolatutako gizarte zibileko erakundeekin elkarlanean sendotu eta gauzatuko dena.
2.- Gobernuaren jardun osoan politika koherenteak bultzatzea Garapen Iraunkorreko Helburuak eta klima-larrialdiko eta eta garapenerako finantzaketa-agenda bete ahal izateko.
3.- Partaidetza, gardentasuna eta kontuak ematea sustatzea, baita garapenerako GKE-en eginkizuna indartzea ere.
Horretarako proposatzen dute, besteak beste, bidezkoak diren neurri fiskalak; iruzurraren, zerga-ihesaren eta paradisu fiskalen aurkako borroka; enpresen merkataritza-politika eta enpresak nazioartekotzeko politikak berrikusi giza eskubideak errespetatzeko; hezkuntzaren aldeko apustua egin gure hurbileko ingurutik mundu mailako bidegabekeriak eta desberdinkeriak murrizteko; lankidetza politiken instrumentuak berrikusi; edota Lankidetzaren Euskal Legea betetzeko aurrera egin. Lege horrek zehazten du Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu oso bateratuaren % 0,7 bideratu behar dela lankidetzara, baina etengabe ez da betetzen.
Hauteskunde-programen azterketa
Proposamen horiek behin aurkeztuta alderdi politikoekin izandako bileretan, Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundeak hauteskunde-programak aztertu ditu zehatz-mehatz. “Oro har, egiaztatzen dugu aztertutako indar politiko guztiek nazioarteko lankidetza politiken aldeko jarrera orokorra erakusten dutela, baita horiek indartzeko borondatea ere. Ñabardurekin, baina horiek guztiek haien gain hartu dituzte arestian aipatutako 3 neurriak. Hori bai, alderdien arteko aldeak nabarmenak dira proposatzen ditugun neurri zehatz horiek onartzerakoan lankidetza politika indartzeko”, zehaztu dute.
“Osasun-, gizarte- eta ekonomia-larrialdia bizi dugu, eta dena suntsitzen ari da, bai gure ingurune hurbilenean, bai herrialde pobretu zein zaurgarrienetan ere”. Hori dela eta, “neurri globalak behar dira; izan ere, bestela, konponbidea ez da, ez eraginkorra eta ez bidezkoa izango", ohartarazi dute. Hori hala izanik, gogorarazi dute hauteskundeen ostean eratuko den Gobernu eta Legebiltzar berriei eskatu behar diegula pertsonak jardun politikoaren erdigunean jartzeko. “Interkonektatutako mundu honetan, gure tokiko botoak eragin globala du”.
“Hauteskunde hauek abagune paregabea eskaintzen digute gizarte kritikoa sustatzen jarraitzeko, zorrotz eskatzen diena gure ordezkari publikoei elkartasun eta bidezkoak diren politikak, bereziki egungo egoeran”. Hortaz, herritarrei eskaintzen dizkie 7 arrazoi ardurazko eta elkartasun bozka emateko (atxikituta) Bozka bat non Euskadiko eta mundu osoko pertsona kalteberenekiko elkartasuna irizpidea ere den gure boto-papera aukeratzeko.“Ez baduzu zuk erabakitzen, zure ordez erabakiko dute”, ohartarazi dute.
Oxfam Intermonen arabera, COVID-19ak munduan pobrezia egoeran dauden pertsonen kopurua 500 milioian handitu dezake, eta Euskadin 15.500 txirotutako pertsona baino gehiago utziko ditu. “Euskadiko garapenerako GKE-en gure eskarmentua, ezagutza eta laguntza eskaintzen dugu, hautetsitako gobernuarekin, alderdiekin, gizarte eragileekin eta herritarrekin batera, lankidetza politikak indartzen parte hartzeko; eta lan egiteko krisi honi irtenbide inklusiboa lortzeko inor ez atzean geratzeko”, amaitzen dute.
Hausteskunde-eztabaida
Ekainaren 24an, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak, Sareen Sareak, Osoigok eta Hegoa Institutuak (EHU) antolatuta, alderdi nagusiekin hauteskunde-eztabaida digitala ospatu zen. Bertan, testuinguru honetako erronken, neurrien eta politika sozialen inguruan eztabaidatu zuten.