Dokumentazioa: Prentsa oharrak eta jakinarazpenak
Elkartasuna deskonfinatu eta globalizatzea: COVID-19aren krisialditik modu bidezko eta inklusiboan atera gaitezen
Zigmunt Bauman soziologo poloniarrak Society Under Siege lanean adierazi zuen moduan, “orain inoiz baino gehiago, gizateria bidegurutze baten aurrean dago: bide batek lankidetzara darama, besteak erabateko suntsipenera”. Hain zuzen, argi dago mundu hau globalizatuta eta interkonektatuta dagoela. Inork hori zalantzan jartzen bazuen, COVID-19aren hedapenak argi utzi du: ez dago krisialdi hau bere kabuz gainditzeko gai den naziorik, eta ezin dugu inor ahaztu erronka global honi arrakastaz egin nahi badiogu aurre.
Euskadiko GGKEen Koordinakunde gisa, eta ikusita COVID-19aren hedapenak sortu duen krisialdia eta horrek mundu globalizatuko zati handi batean izango dituen gizarte- eta ekonomia-eraginak, krisialdiaren kausen eta ondorioen interpretazio okerra egitearen arriskuari buruz ohartarazi nahi dugu, eta eskatzen dugu elkartasun-loturak indartu daitezela mundu osoan zehar. Hori guztia aintzat hartuta, eta sistematikoki, proposamen hauek egiten ditugu:
Une honetan, gure mina partekatzen duten herrialdeen babesa jasotzen ari gara, beste kasu batzuetan gure lankidetza jaso duten herrialdeena. Izan ere, pandemia honetan ez dago mugarik edo harresirik. Euskadiko GGKEen Koordinakunde gisa, beti esan izan dugu pertsonen eta herrien arteko elkartasuna bi noranzkokoa dela, eta, horregatik, orain Europa zaharreko gizarte eta herrialdeok ere ari gara elkartasun hori jasotzen. Pandemia globala bada, elkartasunak ere globala izaten jarraitu behar du, orain inoiz baino gehiago. Hori dela eta, GGKEek modu kolektiboan lan egiten jarraitzen dugu eta jarraituko dugu, han eta hemen, osasun-larrialdi honi erantzuteko eta gure gaitasun eta ezagutzak beste batzuen esku uzteko, osasuna –ondasun publiko eta globala den heinean– babesteko politikak eta neurriak ezar daitezen.
(Beherago jakinarazpena osorik)
2020ko apirilaren 8an