Dokumentazioa: Barne dokumentuak
Genero politika

Euskadiko GGKEen
Koordinakundearen genero politikak atal hauek ditu:
I.
Erreferentzia-esparru politiko-ideologikoa.
II. Genero
ekitatearen ibilbidea Euskadiko GGKEen Koordinakundean.
III.
Koordinakundearen posizionamendua genero ekitate arloko gaietan.
IV.
Helburu orokorra eta interbentzio-ildoak.
V. Ekintza
zehatzak.
VI. Jarraipena eta ebaluaketa.
Politika hau
Euskadiko GGKEen Koordinakundeko 2012ko martxoaren 31ko Batzar
Nagusiak onartu zuen. Genero taldeak prestatu zuen 2010ean,
oinarritzat harturik 2006tik 2008ra bitarteko epealdiari buruz
egindako autodiagnostiko parte-hartzaile bat eta horrela betez
Koordinakundearen 2010-2013ko Plan Estrategikoa, zeinaren 3. ildoan
–Koordinakundea hobetu– genero politika bat prestatzea agertzen
baita 3.2 helburu estrategiko bezala.
Dokumentu labur eta
pedagogikoa izan nahi du, Koordinakundearen konpromiso zehatzak
azaltzeko eta Koordinakundeko kide diren erakundeentzat erreferentzia
esparru izateko.